Bilboko Konpartsak federazioak hausnarketa prozesuan egon ostean udari aurre egiteko prest dela adierazi du. Ekainean Txosnaganera mendi irteera antolatuko dute eta, ekainaren 23an, udako solstizioari ongi etorria. Arkaitz Bilboko konpartsetako kidea izan dugu gurekin datozen hilabeteotako asmoez mintzatzeko. Azken urte hau lanean aritu direla azaldu du, “barrura begira” eginiko lana […]

Pandemia egoerara egokitutakoa izango da aurtengo Ibilaldia: ez du ibilbiderik izango, ez janari eta edari zerbitzurik, ezta kontzertu erraldoirik ere. Horren ordez, bertaratzen direnek tailerrak eta ikuskizunak izango dituzte aukeran, lau gunetan banatuta. Beste baldintza bat ere ezarri dute: parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da Ibilaldiaren webgunean. […]

Gaur, maiatzaren 26an izango da “Bagoi hutsak” diskaren aurkezpen kontzertua. Postal kolekzionistak musika taldearen eskutik, diska berriaren zuzeneko kontzertua entzuteko aukera egongo da Bilboko BIRA kulturgunean 20:00etan. Postal kolekzionistak 2018an sortutako Tolosako musika taldea “Azken gaua hirian” estudioko lehen lanarekin agertu zen. Euskal musikagintzan eskarmentu handiko musikariak elkartu eta kantautore […]

KIMU ipuin-bilduma, irakurtzen ikasten ari diren 5 urtetik aurrerako irakurleei zuzendutako bilduma da. Argitaletxea 2011 urtean sortu zuten Ikastolen Elkarteak eta Elkarrek. Gaurkoan bilduma horretako liburu berria aurkeztu dute  “FAMILIA XELEBREA” aurkeztu dute, Anjel Lertxundi  Jokin Mitxelena ilustratzaileen lana da. Pandemia garaian ohikoa den moduan online elkartu gara, idazle ilustratzaile […]

Txakolingunea gidatutako proiektuak txakolina eta komikia hiru ekimenetan kokatzen ditu. Komikiaren mundua eta txakolinarena uztartuko dituen hainbat jarduera eskainiko ditu “Txakomic”-ek. Gainera, bi hilean behin Bizkaiko txakolinaren tradizioari buruzko istorio bat argitaratuko da. Guztira zazpi istorio izango dira 2022ko abenduan argitaratuko den “Istorioak txakolinarekin” liburua osatuko dutenak. Aldi berean, Bizkaiko […]

Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa da Prototipoak.   Azkuna Zentroan ospatuko da datorren astean, ekainaren 1etik 5era.  Bertan, zortzi proiektu aurkeztuko dira argazkilaritzari, zinemari, arkitekturari edo performanceari lotuta. Antolatzaileek jakinarazi bezala, Prototipoak bi urteko proiektua da, eta bertan leku desberdinetako artistek esperientzia berriak planteatuko dituzte, eguneroko bizitzarekin eta begirada artistikoarekin […]

Gauza gutxik ematen dute besarkada zintzo batek edo sentitutako laztan batek baino kontsolamendu handiagorik. Alabaina, laguntza fisiko eta emozionalaren beharrean gauden egoera honetan, saihestu beharrean gaude, gehien maite ditugun pertsonei birusa ez transmititzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210525_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua, euskal sindikatuak eta beste eragile batzuk  maiatzaren 29ko mobiliazioan parte hartzeko deia egin dute. Eskakizunen artean, besteak beste 1080 euroko  gutxieneko pentsioa aldarrikatzen dute. Bestalde, Espainiako gobernuak martxan jarri duen erreforma berriari buruz, adierazi dute, pentsio sistema publikoaren erasoa dela; aurreko baldintzak zaildu eta jubilazioa atzeratzea […]

2020ko otsailaren 6an Zaldibarko zabotegia hondoratu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertu ziren. Sei hilabete eta hamar egun geroago, Alberto Sololuzeren gorpuzkinak aurkitu zituzten, baina Joaquinen arrastorik ez. Joan den astean, maiatzaren 14an, Jaurlaritzak, bilaketa etetea erabaki du gorpuzkinak aurkitu gabe. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen […]

Aste honetan Argia astekarian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Peru Iparragirre kazetariarekin. Azaleko gaia izan dugu hizpide, aste honetan Gasteizen kooperatiba baten berri ekarri dute, Geroz eta gehiago dira bizikleta darabiltenak banaketarako ibilgailu eta horietako baten inguruko erreportajea ekarri dute. Anjel Katarain soinu teknikariari eginiko elkarrizketa sakona aipatu […]