Kalean bizi zen emakume bat hil da Bilbon, bigarrena azken hilabetan. “Beste bi” etxerik gabeko pertsonen plataformak egoera salatu nahi du, bai eta euskal administrazioei eskatu, gizarte zerbitzuen zorroa modu eraginkorrean garatzeko. Zehazki, gizarte erroldatzea martxan jartzeko eskatzen diete udalerri guztiei. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210221_BesteBiFatima.mp3 Deskargatu hemen

Aurten 1.229 intzidentzia jaso ditu euskararen egoera aztertzen duen Behatokiak; aurreko baino %66 gehiago. Horren atzean dauden arrazoiak argi daude pandemiari lotuta daudela, larritasun sanitarioa agertu zenetik kexen kopuruak igoera nabarmena izan baitu. Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza izan dira kexa gehien jaso dituzten erakundeak, eta sektore pribatuan, merkataritzako kate […]

Bilboko Euskal Museoa handituko dutenez, bertako bilduma Zamudioko kanpo biltegi batera lekualdatu dute. 25.000 pieza mugitu dituzte jada; beste erdia falta zaie. Iazko martxoan zen hastekoa proiektua, eta itxialdiaren lehenengo hilabeteak dokumentazio lana egiteko aprobetxatu zuten museoko teknikariek. Piezak ekainean hasi ziren lekualdatzen eta, ia hamar hilabeteren ondoren, Euskal Museoaren […]

Metro Linea 4 plataformak Euskal Trenbide Sarearen partaidetza-prozesu alternatiboa egin du, eta Irala, Errekalde eta San Adriango 3.378 herritarrek parte hartu dute. Erakundeei eskatzen diete kontuan har ditzatela beren proposamenak. Agerraldian azaldu dutenez, martxoan ETSk kontratatutako enpresa bat parte-hartze prozesu abiatu zuen metroaren 4. lineako trazatu aukeratzeko,  Pertsona horiek azaldu […]

Europako Medikamentu Agentziak ondorioztatu duenez, ez dago txertoak gertaera tronbotikoak eragiten dituen ebidentziarik. Urtean, berez, 1000 pertsonatik batek gertaera tronbotiko bat izaten du. 5 milioi dosi eman ziren unean, 30 kasu eman ziren, estatistikoki zegokiona baino gutxiago. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210330_Koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Ampliacion Supersur Ez plataformak Bolintxura mendi martxa antolatu du Abusu auzotik abiatuta, Supersur autobidea handitzeko lanek haranean eragiten duten kalteak salatzeko. Mobilizazioa larunbatean abiatuko da Zamakola Kaleko 77. zenbakitik, goizeko 10:30ean. Hodeirekin batera Bolintxuren egoera errepasatu dugu. “Bolintxu ez suntsitu, Bolintxu babestu egin behar duzue!”. Hori da Ampliacion Supersur Ez! […]

Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Portadatik abiatu dugu errepasoa. Aste honetan erreportaje nagusia June Fernandez kazetariak egin du. Espainiako kongresuan negoziatzen ari diren Trans legearen inguruko xehetasunak ekarri ditu. Ohian Indart dantzariari eginiko elkarrizketa ekarri digu. euskal dantza eta dantza garaikidea bizi […]

Gaurkoa Ana Arzuaga kantaria ekarri digu Rafa Ruedak. Verde Prato moduan sinatzen ditu bere lanak. Kantari eta margolaria dugu. Tradizioan oinarritutako lana ondu du, ahotsa eta teklatuaz. Gai minimalistak aurkezten ditu, teklatua eta ahotsa erabiliz, askotan herriko folklorearen tradizioan oinarrituta, abestiaren bidez hitzaren eta airearen arteko batasuna aztertzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210326_Rafa_Verde_Prato.mp3 Deskargatu […]