2000 urtean jaio zen Kurkuluxetan Elkartea, Zenbat Gara elkartearen babesean. Hasieratik argi izan zuen bere helburua: euskararen erabilera naturala sustatzea haur eta gazteen artean, hezkuntzan eta aisialdian kultur ekimenak eskainiz. Antzerkia, musika, dramatizazioa, film pedagogikoak, disko-dantzak, topaketak… azken 25 urteotan haur eta gazte askoren hezkuntzan eta euskararekiko atxikimenduan eragile aktibo […]

BiON Project ikuskizuna martxan da. Iñigo eta Sendoa daude proiektuaren atzean eta perkusioa eta alboka uztartu eta nahasten dituzte. Adarrots folk musika taldeko bi kide dira eta duela urte batzuk hasi ziren proiektu hau makinatzen. Azken fasea orain hasi dute eta ikuskizuna oholtzara eramaten hasi dira. Iñigo gurean izan da […]

Bihar Bilbon, La Perreran, ospatuko da XARE , Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia. Bost orduz, hiru gune ezberdinetan, parte-hartzaileek aukera izango dute euskarazko unibertso digitala ezagutzeko, ikasteko eta esperimentatzeko: 3D inprimagailuak, aplikazioen sorrera, bideojokoak, sare sozialen erabilera arduratsua, memeen lehiaketa edota bideomapping tailerra, besteak beste. Jardunaldiak, gainera, zuzeneko musika, joko kolektiboak […]

Astelehenetik igandera bitarte Zinemaldiko pelikulak Bilbon ikusteko aukera izango da. Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaok, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, azken edizioan estreinatutako filmen hautaketa bat eskainiko du. Azkuna Zentroak urteak daramatza lankidetza horri eusten, Zinemaldiko estreinaldiak Bilbora ekarriz eta hirian jaialdiaren “antenaren” rola betez. Oraingoan, zikloak bederatzi film bilduko ditu, Sail Ofizialean, […]

Bizkaiko emakume sortzaileen ahotsa eta presentzia erdigunera ekartzeko jaio zen BEST – Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak, eta aurten laugarren ediziora iritsi da. Larunbatean  Bilbon ospatuko den hitzorduak sarea, ikusgarritasuna eta kolektibitate feminista izango ditu berriro ardatz, glotofeminismoaren eta intersekzionalitatearen begiradatik abiatuta. 2025eko edizioan, Bizkaiko emakume musikarien egoeraz, emakume sortzaileen erresistentziez […]

Astero bezala, Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Argiak asteon monografikoa egin du Palestinari elkartasuna adierazteko, “Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot” izenburupean. Erreportajeak, elkarrizketak eta iritziak bildu dituzte; guzti-guztietan adierazi diote palestinar herriari elkartasuna. Bestalde, Gorka Peñagarikano Donostiako Zinemaldian da. Guztira, 24 pelikula inguru ikusiko ditu, eta orain arte […]

Gizazinea 15 Bilborocken: zinema, musika eta artea giza eskubideen inguruan hausnartzeko Irailaren 29tik urriaren 4ra, Bilborockek Gizazinearen 15. edizioa hartuko du, Caosticak antolatutako topaketa da. Sei egunez, zinemaz, musikaz, arte plastikoez eta solasaldiez gozatu ahal izango dute ikusleek, eta gaurkotasun osoko gaiei buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen dituzte, hala nola kolonialismoa […]

Bilboko gurasoak eta euskara izeneko ikerketa aurkeztu berri du Soziolinguistika Klusterrak, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Azterlanak bi urte iraun du eta Bilboko Alde Zaharrean eta Deustun bizi diren haur txikiak dituzten gurasoen hizkuntza-bizipenak, praktikak eta harreman-sareak aztertu ditu. Txostenak argi uzten du: Bilbon euskara gero eta gehiago ulertu eta […]

Gaurkoan Lide Hernandorekin berba egiteko tartea hartu dugu, kantu berria argitaratu baitu, Basamortuan deiturikoa. Fermin Muguruzaren biran gitarra jole bezala murgilduta dago orain, baina urte bukaeran iritsiko den lan berri baten aurrerapen gisa, uda honetan kantu hau aurkeztu digu: egarria, muturrekoa eta fruiturik gabeko ereiteei eskainitako abestia, bizitzan beti izango […]