Eszena kalera ospatuko da Bilbon beste urte batez. Irailaren 1ean hasi da, Zirika Zirkus taldearen “Marietak zirkus” ikuskizunarekin eta hilaren 30ean izango du amaiera, Hortzmuga Teatroaren “Agurea, urpekaria eta itsasoa”, Orain-Bi konpainiaren “Mute” eta La Glo Zirko Dantzaren “Pyrenne” ikuskizunekin. Guztira 32 emanaldi izango dira Bilboko auzoetan, 17 konpainien eskutik. […]

Gernika-Palestina herri ekimenak hainbat ekintza antolatu ditu Palestinarekiko elkartasuna adierazteko. Bihar 16:00etan palestinar banderak erakutsiko dira Espainiako La Vuelta igarotzean eta, ostiralean, manifestazio lapikojotzea izango da Bilbon 19:00etan, Plaza Biribiletik abiatuta. Gaurkoan Ibon Meñika izan dugu gurekin, Gernika-Palestina herri ekimenaren kidea. Elkarteak antolatutako ekimenen nondik norakoak kontatu dizkigu eta Palestinaren […]

Euskalduna jauregira salto egingo dugu, Ugaitz Alegria eta Ainhoa Etxebarria protagonista dituen ikuskizuna izango dugu hizpide, Tongola. Bi artista polifazetiko hauek barrea eta musika uztartzen dituzte show honetan, eta sariren bat ere egon liteke jokoan… edo agian, oparirik onena bien komediaz gozatzeko aukera izatea da. Ezustekoak, hori bai, ziurtatuta daude. […]

Altxaporrue konpartsako Urko izan dugu gurean eta Altxaporrue egunaz eta jaiaz aritu gara solasean. Txandak ere izan ditugu mintzagai eta Urkoren hitzetan irratira etortzea ere txanda bat da eta letra handiz markatzen du urtero egutegian. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250820_Altxaporru.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Aste Nagusiaren bihotzean girotutako lehen filma pantaila handira iritsi da. Jone, batzuetan Sara Fantova zuzendari bilbotarraren opera prima da, 2023ko Aste Nagusian bertan filmatua eta jaialdi garrantzitsuetan arrakasta handia lortu duena. Istorioak Jone izeneko gazte baten heldutasunerako bidea kontatzen du, familia, lagunak eta maitasunaren lehen esperientziak uztartuz, jai giroan murgilduta. […]

Nahia Novok ekarri dizkigu berak Aste Nagusi honetan zuzenean ikusi dituen zenbait erreferentzia interesgarri. Egun bakar batean bost kontzertu ikustera heldu da! Bestalde, DJ Denz bezala Algara konpartsan aritu den Beñatek aste honetako bere pasadizoak kontatu dizkigu. Bitxiak benetan disko jartzaileen gorabeherak! https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250822_nahia_novo.mp3 Deskargatu hemen.