Katua bizirik dago? Hilik? Biak aldi berean? Galdera horretatik abiatuta dator Abentura Kuantikoa, Eneko Axpe fisikariak sortutako antzezlana. Zientzia eta antzerkia uztartuz, haurrei eta familiei fisika kuantikoko oinarrizko kontzeptuak hurbiltzen dizkie: superposizioa, korapilatzea eta ziurgabetasuna, umorez eta parte-hartzez beteriko ikuskizunean. Ugaitz Alegriaren zuzendaritzapean eta Eidabe taldearen ekoizpenarekin, Abentura Kuantikoa ez […]

Zer da generoagatiko indarkeria politikoa? Politikan (gizarte-mugimenduen, alderdien edo bestelako moduen bidez) parte hartzen duten emakume eta sexu-genero disidenteek askotan eraso, mehatxu, desprestigio eta indarkeriei egin behar diete aurre, isilarazi egin nahi dituztelako. Bideo hau begiak irekitzeko eta ahotsa altxatzeko tresna bat da. Gai horren bueltan hausnartzeko kazetariekin topaketa antolatu […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251024_asteburuko_agenda_ainhoaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko KOOLECTIVE espazioaren jarduna martxan da jada, Koopera Store dendaren barruan, Fernández del Campo kaleko 16. zenbakian. Leku berezi honetan moda zirkularra, sormena eta ekintza kolektiboa batzen dira. KOOLECTIVE kontsumo arduratsua sustatzen duen komunitate sortzaile eta eraldatzaile gisa ari da hazten Bilbon eta Donostian, eta laster beste hainbat hiritan ere […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Euskararen egoera larrian sakontzen duen erreportaje landua nabarmendu dute: “Euskararen alarma gorria“. Gordin hitz egiteko garaia da: hizkuntza-politika aldatzen dugu, edo euskara galtzen dugu horrela jaso dute lerroburu nagusian. Jone Gartziak sinatu du erreportajea, UEMAren azken txostenetan oinarrituta. Bestalde, ETBko aurkezle Andrea Arrizabalaga […]

Altxa Burua mugimenduak, larunbatean, I. Topaketa Orokarra egingo du Eibarren. Hau da, lehen aldiz Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako taldeak elkartu eta indarrak batuko dituzte Eibarren. Mirene Beriain mugimenduko kidearekin aritu gara solasean eta argi adierazi du topaketa berezia izango dela. Bertan, erronka berriak plazaratzeaz gain taldeentzat lan materiala ere aurkeztu […]

Astelehenean bertan, urriaren 20an, VAZKEZ artistak “La calor del norte” lana kaleratu zuen. Andaluzia eta Euskal Herria uztartu ditu bai musikan, bai letretan. Berarekin aritu gara solasean eta kontatu digu letrak idazterakoan bi kontu izan dituela oinarrian; lehena, Granadan bizitzen egon zen bi urtean, eta, bigarrena, bere garapen pertsonala. Gaineratu […]

Argitaratu berri da “Bizitza baten txatalak. Feli Madariaga Torrealdairen bizitza kontatzen digu Onintza Enbeita liburuaren egileak. “Hamabi gaineko eta hamabi azpiko izan ziren Feli Madariagaren arreoa. Haiek hartuta joan zen Muxikako Igertu baserrira. Hortik aurrera bizitza ederra eraiki zuen Julian Gabikaetxebarria senarrarekin eta bien artean izan zituzten hiru alabekin. Laurogeita […]

Sara Mirones bizitza oso berezia bizi izan du azken urteetan. Pandemian, mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten eta, ordutik, bere esperientzia pertsonala eta borondatea gizartea kontzientziatzeko bideratu ditu. Mastozitosiak gorputzeko mastozito izeneko globulu zuriak gehiegi sortzea eragiten du, larruazalean orbanak agertzea eta bestelako sintomak sor ditzake pertsonaren arabera. Bere […]