Legealdi honi dagokion azken osoko bilkura egin dute. Horri lotuta datozen hauteskundeak eta Nafarroa Garaian gerta daitekeen aldaketak aipatu dizkigu Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak. CANen azkenak ere izan ditu mintzagai, baita Nafarroako Pobreziari buruzko atera berri duten txostena ere. Bukatzeko, larunbatean Elizondon Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala izango dela kontatu digu. […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
…badator Korrika”, eta horretan egongo gara Iosu, Agur, Agus eta Apolo; beraz, hauxe gure astebururako gomendio berezia. Baina baduzue, jakina, beste zenbait proposamen: Trebiñoko mugetan Ayuda errekaren bazterretan gozatu, arrain- zopa nola egin ikasi, “Harrapazank” ekimenaz jabetu… eta nola ez, Mieltxoren agenda zabaletik gustokoen dituzuenak aukeratu. Biba asteburua! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150326solasfakunaznares.mp3 Deskargatu […]
Larunbatean, Encarna Revueltarekin batera, sukaldaritzari buruzko komiki bat aurkezten izango dugu Bilbon Carlos Azagra marrazkilaria. Horrez gain, Alvaro Hilariok hil berri den “Cifu”ri gaur BBK aretoan egingo dioten kontzertu-omenaldia komentatu du. Bukatzeko, Alvarok Euskal Museoan indarrean dagoen “Emakumea lanean” argazki erakusketa izan du hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150326alvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetan izan da eta hainbat mobilizazio burutu dituzte, polemika eta guzti. Horrez gain, Fakun Aznarezek Peru, Kolonbia eta Venezuelako egoerak aztertu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150326solasfakunaznares.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. Hasteko, egunotan izango diren saio batzuk aipatu eta ondoren, igandean, Korrika Bilbora heltzen denean, Korrika Telebista bihurtuta dagoen Hamaika telebistak, ETBrekin eta beste hedabide batzuekin egingo duen telebista emanaldi bateratua aurkeztu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasanelupis.mp3 Deskargatu hemen
Atzo Araba zeharkatu ondoren, Bianatik sartu da bart gauean Nafarroa Garaian. Gaur goizean Lodosa, Andosilla… Eguerdian Tutera, gero Tafalla, Erriberri… eta eguna bukatzeko Aibar bisitatuko ditu euskararen aldeko lasterketak, Jon Aranburuk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150326solasjonaranburu.mp3 Deskargatu hemen
Hego Euskal Herrian, Espainiar estatuko Pentsioen Kutxa (zentralizatuta dago eta) behera doa, gero eta jubilatu gehiago daudelako, baita langabe asko ere. Beraz, Luis Guridik azaldu digunez, jende gutxiago dago kotizatzeko, eta gehiago kobratzeko. Etorkizunera begira, Gizarte Segurantzatik dirua atera beharrean, Aurrekontuetatik atera daiteke, gure ekonomia adituak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasluisguridi.mp3 Deskargatu […]
Betiko moduan, Agus Perezek Bizkaian diren eta egongo diren antzezlan eta dantza emankizunak komentatu ditu. Martxan ditugu Deustualdeko Pabellon 6 aretoan “Antzerki laburrak” Jardunaldiak. Gaur, bestalde, Khea Ziaterren “Satisfaktion” ikusgai izango da Bilboko Kafe Antzokian. Asteburuan Arriagan, Italiako “Aterballeto” dantza garaikidea izango da, eta apirilaren hasieran Aulestin, ADELen Jardunaldiak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasagusperez.mp3 […]
Gaur goizean goiz sartu dira Araban, Okondotik hain zuzen, eta ia egun osoa emango dute Aiaran, Zuian, Trebiñun eta Errioxan. Egunaren azken orduetan, aldiz, Biana eta Mendabia bisitatuko ditu, Jon Aranburuk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasjonaranburu.mp3 Deskargatu hemen
Igandean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Gasteizen eta Manex Agirre dugu txapeldun berria. Horrez gain, Asier Garciak Pablo Gorostiagaren aske uztea, Rajoyren bisita Gasteizen, Gasteizko udala eta Arrazakeria, Korrika Araban eta Agendako hainbat gai komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
