Madrilgo abokatu batek jarrita Memoria Historikoaren inguruan. Gaurkoan ere, Aitziber Ibaibarriagak gai gehiago jorratu ditu: Birziklatze tasa, Aratusteak, Iñigo Cabacas, eta Metroko 3. linea hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150212solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150212solasastelupis.mp3 Deskargatu hemen
Falciani zerrendak bazterrak nahastu ditu: iruzur fiskala egin duten 100.000 lagunen zerrenda hasi dira publikatzen. Eta atzean, Luis Guridiren ustez, “Paradisu fiskalak”, berehala desagertu behar direnak. Bestalde, Billalabeitiaren soldata igoerak eta Mario Fernandezen zein Mikel Cabiecesen aurkako salaketak Kutxabank astindu berri dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150211solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen
Urtarrilaren amaieran burutu zuten, seguru aski Europako garrantzitsuena den hori. Jon Iñaki Artetxek honen inguruko hainbat gauza kontatu dizkigu, Zentsurarekin hasita, eta bukatzeko Jaialdian izan zen euskal presentzia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150211solasjoniartetxe.mp3 Deskargatu hemen
Ostiralean, hilak 13, ospatuko dute duela 26 urte berreskuratutako festa hori. Arratsaldeko 18etan hasiko da Kalejira eta bertan, mozorroturik jakina, koplak kantatuko dituzte, Amaia Arriagak kontatu digunez.
Aberatsa benetan, kasu batzuk eta sonatuak agertzen direlako, Gasteizen batez ere. Horrez gain, Asier Garciak Gasteizko tranbiaren hedapena, Maroto eta biktimak, eta ELAko bi kideri ezarritako kartzela-zigorra komentatu ditu. Eta bukatzeko, Agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150211solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150211solasaitziberulibarri.mp3 Deskargatu hemen
Dakigunez, 23 lagunak absolbitu ditu epaileak usurpazio delitutik; lagun bati, ordea, hiru urteko kartzela-zigorra ezarri dio. Iñaki Carro 23 lagunen abokatuak epaia aztertu du: denborak arrazoia eman diela esan du, espetxe-zigorraren aurka helegitea jarriko dutela gaineratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150210solasinakicarro.mp3 Deskargatu hemen
… eta manboa Miarritzen datozen bozei begira, eskuin- zentroak bere mozorroak erantzi eta lau hautagaitza aurkeztu dituenean; hori aipatu digu Irulegiko Irratiko kazetari Pantxo Irigaraik bere kronikan; horrekin batera giza- eskubideen zine festibala abian dela; tradizio energetikoa suspertze aldera esperientzia berrien zantzuak Ipar E. Herrian, eta azkenik “Euskadi Esprex” izeneko […]
Lurbizi egitasmoa martxan jarri nahi dute Busturialdean, lehen sektorea dinamizatzeko eta kontsumo arduratsua sustatzeko. Horretan dabiltza hainbat baserritar, kontsumitzaile eta Mankomunitateko 20 udalerriak, Irantzu Durok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150210solasirantzuduro.mp3 Deskargatu hemen
