lelopean abiatu dutela “Sehaska”koek aurtego integrazio kanpaina Ipar E. Herrian esan digu Irulegiko Irratiko kazetari Pantxo Irigaraik; Mugerren, Ikea multinazionalaren inguruan sortu diren arrangurak, behi hazkuntzak dituztenen artean dauden kezkak, eta azkenik, Done Jakue bidean barna ari diren peregrinoek edota elur sasoietan Irati aldera eskiatzera doazenek ematen dituzten buru-hausteak ere […]

Europarekin ez du loturarik izango datozen urteotan;merkantziarik ez du garraiatuko; oso garestia da martxan jarri aurretik ere; triskantza ekologikoa oso handia da; hiritarrok ez dugu ezer pintatzen… Eta aipatu guztia gutxi balitz, abiadura ez da handia izango, Josu Larrinagak komentatu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150302solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen

Aste honi dagokiona eta azalean “Udalerri euskaldunak epaitegietan”. Pertsonaia PSNko Ainhoa Aznarez da, eta Erdiko Kaieran Guggenheim museoaren akordioa dago. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak bi elkarrizketa komentatu ditu: Val di Susako Erri de Lucari, eta Joxe Manuel Odriozolari egindakoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150227solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Otsaileko bigarren denboraleak, besteak beste uholdeak ekarri ditu EHko hainbat txokotara: Nafarroa Garaiko kasuan, larrienak Ebro ibaiak sortu ditu. Horrez gain, Mikel Bujandak “Oinarrizko errenta, eta Bake soziala diruz lagunduta”, “Osasuna, eta CAN”, eta Gerezipot Ihauteriak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150227solasmikelbujanda.mp3  Deskargatu hemen