…mintzatu zaigu Irulegiko Irratiko kazetari Pantxo Irigarai. Alde batetik, Ziburuko ikastolaren inguruko azkenak aipatu dizkigu; bestetik, “XiLaBa” bertsolari txapelketako sei puntuatuenak Baionako finalera so daudela; eta azkenik, Bainako apezpikuaren nondik norakoak Iraken barna. Gaur ere Ipar Euskal Herria hurbilago! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141104solaspantzo.mp3  Deskargatu hemen

Jabi Zabala, sarean.com: “Onartzen dut asteotan nazioarteko albisteen artetik bereziki kezkatuta naukala Kobaneko egoerak, egunero errepasatzen ditut hedabideen nazioarteko sailak bertako azken ordua jakiteko. Konturatu naiz egun batzuetan azaletan nabarmenduta agertu bada ere, beste batzuetan murgildu eta bilatu behar izan dudala hango berri jakiteko. Daborduko 40 eguneko setioa da Kobanekoa, […]

Etorkizunean, bai ala bai, eguzkia, biomasa, eolikoak.. Baina, Iñaki Barcenaren ustez, oraindik ere batzuek temati jarraitzen dute agortuta dagoen ereduari segiz: horra hor Frackinga (haustura hidraulikoa) batez ere Araban eta Bizkaian, edo Bizkaiko Itsasoan egin nahi dituzten zundaketak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141103solasinakibarcenas.mp3  Deskargatu hemen