Larunbatean ospatuko dute Usurbilen. Bost balore hartu dituzte kontuan egitarau oparoa prestatzerakoan: txango gidatu bat, umeentzako taillerrak, Argizaleon topaketa, bazkari herrikoi umoretsua, bertso-saioa, kontzertuak… Estitxu Eizagirre Argiako zuzendariak hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140924estitxueizagirre.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Duela bi urte artikulu bat idazteagatik, Espainiako Auzitegi Gorenak urtebeteko kartzel-zigorra ezarri die. “Iritzia libre” kanpaina martxan dago Bilbon, Adierazpen askatasuna defendatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140924inakizelaieta.mp3 Deskargatu hemen
Ia urtebeteko bira egin ondoren, asteazkenen honetan izango da azken emanaldia, Bilboko Kafe Antzokian. Hamaika hile hauetan 40 bat emanaldi izan dira Euskal Herrian zehar, eta bertan musika, bertsoak, antzerkia, poesia eta irudia uztartu dituzte Rafa Ruedak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140923rafarueda.mp3 Deskargatu hemen
Ostegunean izango da Donostiako Zinemaldian, Kursaalen hain zuzen. Filma egiteko ideia aspalditik dator, Joanes Urkixo gidoilariak kontatu digunez: sumarioan agertutakoa fikzioarekin uztartu dituzte, “bestelako biktimen” sufrimendua azalarazteko. Filma urrian izango da ikusgai Bilbon. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140923joanesurkixo.mp3 Deskargatu hemen
Irail-urriari dagokiona eta azalean Sara Cozer aktorea. Arin-arin atalean Juanma Garate txirrindularia elkarrizketatu dute. Horietaz gain, Eñaut Mitxelenak “8. probintzia”, “Antzerkhizkuntza”, “Bizi mugimendua” edo “Josefina Lanberto” artikuluak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140922enautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko The Tripwires taldearen kontzertuarekin jarraitu du. Asteazkenean, hilak 24, “Gabrielen lekua” sentikariaren azken emanladia izango da; ostiralean The Delta Saints egongo dira, eta larunbatean Thee Silver Mt. Zion Memorial Orchestra. Eta datorren astean kontzertu eta beste ekitaldi batzuk izango dira Bilboko Kafe […]
Ostiral honetan egingo dute Bilbo Zaharreko Plazan, Kidekoop-ek antolatuta. Bertan hainbat bertoko produktu ekologiko izango dira ikusgai ta salgai, jateko, edateko edo garbitzeko. Alaitz Ajuriagerrak hori baino gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140919alaitzajuriagerra.mp3 Deskargatu hemen
Nork ez du entzun etorkinei etxebizitza oparitzen dizkietela edo Oinarrizko Errentaren bila datozela eta halakoak? Topiko eta estereotipoetan oinarrituta, zurrumurru horiek xenofobia eta arrazakeriari bidea zabaltzen diete. Horren aurka, Getxon eta Bilbon zenbait esperientzia jarri dituzte martxan, zurrumurruen eragina indargabetzeko, Xabier Aierdik azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140918xabieraierdi.mp3 DESKARGATU HEMEN
Larunbat eta igandean egingo dute, herriko ekonomiari eta sorkuntzari bultzadatxo bat emateko asmotan. Horretan, 2. eskuko azoka, artisauak, merkatarien stocka, baserritarrak, herriko kultura taldeak eta Ideien Faktoria izango dira, Oihana Elduaienek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140918oihanaelduaien.mp3 DESKARGATU HEMEN
Irailean sartuta, pasa den astean izandakoei errepasoa eginez hasi du Mikel Urbeltzek. Eta aste honetan izango direnekin jarraitu du, bukatzeko datorren astean programatuta daudenekin. Hitz batean denetarik, datorren asteartean, hilak 23, “Gabrielen lekua” ikuskizunaren azken emanaldia azpimarratuz. Informazio gehiago kafeantzokia.com gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140917mikelurbeltz.mp3 DESKARGATU
