Larunbat honetan izango dira, “Grebalariak Aske!” Plataformak hainbat ekitaldi antolatu dituela. Maitane Muñozek elkartasuna azpimarratu du bi gazte horiek espetxera ez ditzaten (gogoratu bi urte t´erdiko espetxe-zigorra ezarri diotela bakoitzari) https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141010maitanemunos.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Atzo arratsaldean izan zen, Lodosan eta Sorladan. Horrez gain, Mikel Bujandak VWeko BEZaren zorra, Elkarrizketa sozialerako Mahaia, Liburu debekatuak edo Bizardunen epaiketa komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141010mikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Urteak daramatzate merkatu hori urtero pare bat aldiz egiten, baina 7 Kaleetako Merkatarien Elkartean ez dauden dendek ordaindu behar dute parte hartzeko, eta horreak, azkenean, hautsak harrotu ditu. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Zezenketak Bilbon, eta Basarrate Plazako lanak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141009aitziberibaibarriga.mp3 Deskargatu hemen
Independentistak Sareak deituta, datorren larunbatean ezohiko ekitaldia egingo dute lelo horrekin Bilboko Plaza Biribilean. Txutxi Ariznabarretak esan digunez, “independentzia ez da zerbait teorikoa, praktikoa baizik”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141009txutxiariznabarreta.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141009anezabala.mp3 Deskargatu hemen
Euskaltzaleen Topaguneak eta hainbat euskararen aldeko elkartek antolatuta, Topaeguna jaiaren hirugarren edizio hau Derion izango da, “Ein daigun topa” lelopean. Derioko Tximintx elkarteko Txerra Rodriguezek azaldu duenez, egun osoan zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte adin guztientzako jendearentzat. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141009txerrarodrigez.mp3 Deskargatu hemen
Sestaoko okupazio horren bigarren urteurrena ospatzeko aipatu erakusketa eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte: taillerrak, bazkaria, kontzertuak, eta La Gallina Vascaren jaialdia. Horietaz gain, Alvaro Hilariok Eskean Kristö taldearen diskoa eta kontzertua komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141009alvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Irailari dagokiona, eta azalean Agustin de la Brena arkitektoa. Gero, Lur Malleak “Gurera etorriak”, Koldo Bizkarguenagaren tesia, Carmelo Goinetxea futbolaria, Grebalariak Aske!!, Inkesta edo “Barkua bete berba” komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141008lurprest.mp3 Deskargatu hemen
Euskal Herriko gehiengo sindikalak antolatuta, ostiralean zenbat ekitaldi egingo dituzte nazioarteko itun berrien aurka: TTIP edo CETA itunen aurka esaterako. Unzalu Salterainek kontatu digunez, goizean Burtsan hitzaldia izango dute, eta 12etatik aurrera Arriaga plazan Merkatu Gardena. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141008unzalusalterain.mp3 Deskargatu hemen
Uda pasa ondoren, berriro lanari ekin diote Atxuriko lokal horretan. Eta hilaren lehen egunetik aurrera Topaketak, Hitzaldiak, Zinema, Kontzertuak eta gehiago prestatu dituzte, Jabi Blazquezek kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago hikaateneo.org gunean https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141008jabiblazkez.mp3 Deskargatu hemen
