Gaur, Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur ere, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Uztailean izango da eta aurten 42 ikastaro prestatu dituzte. Irati Iciarrek helburuak, ikastaro motak, Saretu lehiaketa, hitzaldi-zikloa eta gehiago azaldu digu. Informazio gehiago ueu.org gunean. DESKARGATU HEMEN
Oinarri komun batzuetatik abiatuta, olatukoop hasi da martxan: ekonomia soziala garatu nahi dute kooperatiba, enpresa eta elkarteekin, eta dagoeneko batzuek bat egin dute egitasmoarekin. Hurrengo hitzordu nagusia urrian izango da, Topaketak egingo dituztelako, Gorka Juliok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 9an, EHNE-Bizkaiak eta Hegoak antolatuta, aipatu Jardunaldia egin zuten Donostiako EHUn eta Zerainen. Xarles Iturbek eman digu horren berri. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Josu Juaristi eta Izaskun Bilbao. Asteko gaia Lehen Mundu Gerra da, eta Erdiko Kaieran Antton Luku. Unai Brea erredaktoreak Garro baserria eta Energia autokontsumoa, eta Ernesto Laclau teorikoa artikuluak komentatu ditu ere. DESKARGATU HEMEN
Lelo horrekin, Jardunaldiak egingo dituzte Sestaoko Txirbilenean, bigarrenez. Larunbat honetan hasita eta hilaren 31ra bitartean, hitzaldiak, erakusketa, filmak eta gehiago prestatu dituzte, Idoia Iragorrik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honetan VWeko goi-kargu batek hitzaldia eman du jende garrantzitsuaren aurrean; bestalde, Koxka lantegiaren egoera gordina azaldu digu Mikel Bujandak. Horrez gain, Mikelek Gendulaingo egitasmoa, Hizkuntzaren inguruko zenbait berri eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Jakina da Europako Batasunak zigorra jarri diola EAEri, 30 miloi euroko isuna hain zuzen. Luis Guridi “Opor fiskalak” zer ziren, noiz, nola eta gehiago aztertu du. Ikusteko dago isuna nork edo nortzuek ordaintzen duten. DESKARGATU HEMEN
