Aste honetan VWeko goi-kargu batek hitzaldia eman du jende garrantzitsuaren aurrean; bestalde, Koxka lantegiaren egoera gordina azaldu digu Mikel Bujandak. Horrez gain, Mikelek Gendulaingo egitasmoa, Hizkuntzaren inguruko zenbait berri eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Jakina da Europako Batasunak zigorra jarri diola EAEri, 30 miloi euroko isuna hain zuzen. Luis Guridi “Opor fiskalak” zer ziren, noiz, nola eta gehiago aztertu du. Ikusteko dago isuna nork edo nortzuek ordaintzen duten. DESKARGATU HEMEN
Bilbo Handian eta Bizkaian ezartzeko, hala eskatzen dute hainbat gizarte-eragilek, sindikatuk eta alderdik. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak S. Frantziskon gertatutako azken bortxaketa, Europar Hauteskundeak, eta Zorrotzako Sader enpresaren kutsadura komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Egon dena “En un lugar del Quijote” izan da. Egongo direnak, aldiz, “Poza”, Leioako Umore Azoka, Ballet Marseilla, Roberto Oliván eta Jokin Oregi izango dira, Agus Perezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Fakun Aznarezek bi ekarri dizkigu: alde batetik Guatemalako Legebiltzarrak herrialde horretan genozidioa izan dela ukatu du. Bestetik, Honduraseko Legebiltzarrean liskarrak izan direla kontatu digu Fakunek. DESKARGATU HEMEN
Yoko Onoren “Atzera begirakoa” Guggenheimen dugu, irailaren 4ra arte. Ismael Manterolak azaldu dizkigunez, berrehun lan dira orotara, artearen hainbat arlotakoak. Bigarrena, aldiz, bukatu da: dena den, margolari bilbotarraren erakusketa aztertu du Ismaelek, Arte Ederretako Museoan bertan Diaz Alabaren margolan batzuk eskegita daudela gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
Jose Ramon Lopez de Abetxuko presoaren egoera, Oiongo S. Bixente ikastola eta diru-laguntza, maiatzaren 15ean Palestinarekiko elkartasuna, eta Agenda izan dira Jon Sanchezek komentatu dituen gaiak DESKARGA TUHEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Betiko moduan asteburuari errepasoa egiten hasi da Mikel Urbeltz. Gero, aste honetan izango direnekin ibili da: XIV. Haur Antzerki Topaketak, Lagun Artean Kantari, The Cavern Beatles, Marc Ford edo “Jainko txiki eta jostalari hura”. Datorren astean antzerkia, kontzertuak, hitzaldia, dantza, txangoa eta hilaren 24an bertso-bazkaria, Amets Arzalluz eta Igor Elortzarekin […]
Gaur bederen, bertan behera geratu da eta momentuz Alvarez familiak bere etxean bizitzen jarraitu ahal izango du, behin behinean. Gaurko zegoen iragarrita etxe-desjabetze hori, Jose Luis Andikoetxeak salaketa jarri ondoren, Erlantz Ibargurengoitiak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
