Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiako Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Maiatzaren ondarrean ohiko jaia da Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle zein irakasleentzat, Algara konpartsak antolatuta. Liher Barrantesek programazioa, giroa eta asmoak ere kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Iulen Madariaga. Asteko gaia Europako Hauteskundeak dira, eta Erdiko Kaieran Mursego. Kobazuloak, Cristina Uriarte, Gorka Lekaroz, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Bogotá eta zaborrak” artikulua komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Mikel Bujandak hauteskunde horiek Nafarroan utzitako eragina aztertu du. Gero, Euskararen egoera, “Ene kantak” diskoa, eta astebururako Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Igandean, ekainaren 1ean, ospatuko dute Balmasedan. Kalitatezko Euskal Eskola Publikoa eraikitzea helburua duen jairen inguruan EHIGEko Lurdes Imazek eman digu informazioa: Enkarterrietako egoera, guneak, aholkuak eta gehiago. DESKARGATU HEMEN
Pasa den igandean egindakoak eta zenbaketa txarto eginda zegoela esan digu Aitziber Ibaibarriagak. Horrez gain, Aitziberrek 7 Kaleetako Oinezkoentzako Esparruari buruzko neurri berriak, eta Solokoetxeko Antenak eta elkarretaratzeak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Ostegun honetan inauguratuko dute, ekainaren 8ra bitartean, Areatzan. Bertan, Asier Munategik azaldu duenez, 55 saltoki izango dira, eta horiekin batera hitzaldiak, erakusketa, sariak eta gehiago. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Fakun Aznarezek hiru berri ekarri dizkigu: hasteko, pasa den igandean Kolonbian egindako presidentetzarako hauteskundeak. Gero, Argentinako Las Herasen izandako langileen borroka komentatu du. Eta bukatzeko, Venezuelan gertatutako hilketa baten berri eman du. DESKARGATU HEMEN
Gaur, liburu horren egile Jon Sarasua eta Juan Carlos Etxegoien “Xamar” izan ditugu liburuaz mintzatzen, aldez aurretik Bilbo Hiria Irratiak antolatutako mahai-inguruaz probetxatuz DESKARGATU HEMEN
Lezoko Apaiziartza baserrian urteak daramatzate nekazaritza ekologikoa lantzen. Baina iazko abuztutik, kanpoko 3-4 lagunek mehatxuak, erasoak eta gehiago egin dizkiete. Xehetasunak Apaiziartzako Josetxok kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
