Txapelketa hastear dugula, Bertsozale Elkarteko Itziar Eizagirre izan dugu gurean. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Urrian hasi eta abendura bitartean UEUk hamar ikastaro prestatu ditu, on line batzuk eta Eibarreko Markeskoan emango direnak besteak, Mari Karmen Meñikak kontatu diigunez. Informazio gehiago ueu.org gunean. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 24an, astearterekin, izango da Bilboko Kafe Antzokian, goizean zein arratsaldean. Gaurkoan, Andoni Egaña bertsolariak gure galderei erantzun die, entzulea kokatzeko asmoz. Informazio gehiago kafeantzokia.com gunean DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Gotzon Hermosillak bi gai jorratu ditu: Oiolako urtegiaren afera alde batetik, eta Periko Solabarriaren adierazpenak Madrilgo Auzitegi Nazionalean bestetik. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona, eta azalean Donostia 1813.2013 gaia. Erdiko Kaieran Lurdes Onederra elkarrizketatu du Mikel Asurmendik berak, eta Termometroan beste bi artikulu komentatu: Estitxu Eizagirre Argiako zuzendari berria izango dela, eta Philippe Etxegorriren liburua. Bukatzeko, Net Hurbil atalean “Austerizidioa”. DESKARGATU HEMEN
Atzo hasita, gaur bukatuko da Baionako UEUn. Eric Dicharry irakasleak , besteak beste, ekintza kulturala baten inpaktua neurtzerakoan antropologoak aditu bihurtu direla esan digu. DESKARGATU HEMEN
Datorren asteburuan izango dira, hilaren 19, 20 eta 21ean. Aurten ere, poesia eta literaturaz gain, hitzaldiak, antzeslanak, kontzertuak, herri-bazkariak eta gehiago prestatu dute, Asun Landak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Mikel Urbeltzek zerrenda luzea ekarri digu gaurkoan: uztailean, besteak beste, kontzertuak, hitzaldiak, ibilbidea, kantagunea eta dantzagunea izango ditugu. Abuztuan, aldiz, antzekoa, eta kontzertu bereziak Aste Nagusian. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Baionatik egin du gaurkoa Patxi Gaztelumendik, gaur bertan hasi bait da aipatu ikastaroa. Ostiralera biatartean, hainbat irakaslek gai honekin iaz Baionan eta gero Eibarren egindakoa sakonduko dute. DESKARGATU HEMEN
Ekainari dagokiona eta azalean Patxi Laborda dantzaria. Erreportajeetan Santutxuko Gazte Asanblada, eta Bilboko euskara jorratu dituzte; Begoña eta euskerea atalean, aldiz, Begoñako serorak. Bestalde, Lur Malleak Santutxuko Jaiak larunbatean hasiko direla kontatu digu, eta horietaz gain beste kontu batzuk ere. DESKARGATU HEMEN
