Atzo, igandean, Sta. Luzia erromeria egin zuten Barakaldoko Argalario mendian. Urteak eman dituzte egin gabe, eta erromeria berreskuratzeko asmoarekin dabil Laguntasuna dantza taldea, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Bihar, hilak 29 ospatuko dute Ondarroan. Kolore urdiña, azula nagusia izango dela, Kamiseta Azoka, Dinamartxa, Radixu Irratiaren ekitaldi berezia eta giro ona ez da faltako, Txomin Aramaiok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan, hainbat gazte laguntza bila joan dira, Isurketa arina dutela pentsatzen. Igor Erauzkin sexologoak gaia aztertu du gaurko saioan. DESKARGATU HEMEN
Nafarroako Parlamentuaren azkenak, Festak, eta Noaingo bataila izan dira Mikel Bujandak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Garoñako zentral nuklearraren itxierarekin hasi da Iñaki Barcena: teorian, uztailaren 6an egin beharko lukete, baina ematen du azken hitza ez dagoela esanda. Bestetik, Zizurkilen pasa den igandean egindako herri-galdeketa izan du mintzagai, parte hartzeaz eta gardentasunaz hain zuzen. DESKARGATU HEMEN
Gaurko Udalbatza, Virginia Berasategi, Kukutza (ertzain bat zigortuta), eta Parot doktrinaren aurkako elkarretarateza izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere Fakun Aznarezek hiru komentatu ditu: hasteko Brasilgo mobilizazioak. Gero, egunotan Kolonbiako Catatumboko nekazariekin gertaturikoa. Eta bukatzeko, duela 11 urte Buenos Aireseko Poliziak Dario Santillan eta Maximiliano Kosteki piketeroak hil zituela gogoratu digu Fakunek. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagoikiona eta azalean Ekainak 28, LGTBen nazioarteko eguna. Pertsonaia Thomas Bidegain da, eta Erdiko Kaieran Oier Gillen dugu. Mikel Asurmendi kazetariak Marinaleda, Greziako telebista publikoa edo “Zarauzko postalak. 36ko gerra” artikuluak ere komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Ikastaro hori, Iruñeako Jaso ikastolan izango da, uztailaren 22 eta 23an. Egun, estresa dugu gaitzik garatuenetariko bat gure gizartean. Miren Harizmendik ikastaroaren edukiak,. helburuak, metodologia etab. azaldu dizkigu. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org webgunean. DESKARGATU HEMEN
Martxan da dagoneko aipatu kanpaina Europa mailan. Helburua gure hirietako leku askotan ibilgailuen abiadura 30 km. ordura mugatzea da. Horrekin batera, Bizi Bizi taldeko Yolanda Trabuduak txirrindularientzako kaskuen inguruan hitz egin du. DESKARGATU HEMEN
