Atzo hasita, gaur bukatuko da Baionako UEUn. Eric Dicharry irakasleak , besteak beste, ekintza kulturala baten inpaktua neurtzerakoan antropologoak aditu bihurtu direla esan digu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Datorren asteburuan izango dira, hilaren 19, 20 eta 21ean. Aurten ere, poesia eta literaturaz gain, hitzaldiak, antzeslanak, kontzertuak, herri-bazkariak eta gehiago prestatu dute, Asun Landak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Mikel Urbeltzek zerrenda luzea ekarri digu gaurkoan: uztailean, besteak beste, kontzertuak, hitzaldiak, ibilbidea, kantagunea eta dantzagunea izango ditugu. Abuztuan, aldiz, antzekoa, eta kontzertu bereziak Aste Nagusian. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Baionatik egin du gaurkoa Patxi Gaztelumendik, gaur bertan hasi bait da aipatu ikastaroa. Ostiralera biatartean, hainbat irakaslek gai honekin iaz Baionan eta gero Eibarren egindakoa sakonduko dute. DESKARGATU HEMEN
Ekainari dagokiona eta azalean Patxi Laborda dantzaria. Erreportajeetan Santutxuko Gazte Asanblada, eta Bilboko euskara jorratu dituzte; Begoña eta euskerea atalean, aldiz, Begoñako serorak. Bestalde, Lur Malleak Santutxuko Jaiak larunbatean hasiko direla kontatu digu, eta horietaz gain beste kontu batzuk ere. DESKARGATU HEMEN
1983ko abuztuaren 6an hasi.. eta gaur arte martxan dugu Gasteizko irrati hori. Nagore Encisok egoera, lizentzien afera, urteurrenaren inguruan egindakoak eta egingo dituztenak ere kontatu dizkigu, beste 30 urte emateko prest daudela gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
Ikastaro hori Baionan hasiko da bihar, hilak 10. Yolanda Arrieta irakasleak haur literatura ipuinak baino dezente gehiago dela esan digu. Horrekin batera, ikastaroaren helburuak, edukiak etab. kontatu du. DESKARGATU HEMEN
Mautriku Natur Taldeak bilera eskatu dio Kostaldeko Zuzendaritza Orokorrari. Afera, honako hau: Zumaiko portuan egiten ari diren dragaketa eta horrek Mutrikuko hondartzan duen eragina, Rafa Txanbolinek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
“Euskal mitologia: hurbildu antzinako euskal mundura” lelopean, Ixabel Miller-ek ikastaroa emango du UEUko Baionan, aste honetako asteazken eta ostegunean. Egun horietan, pertsonai mitologiko horiek nortzuk diren, horien arteko harremanak eta gehiago garatuko du Ixabelek DESKARGATU HEMEN
Datorren asteburuan, ofizialki larunbatean, jendarentzat ostiralean, hasiko dira Barakaldoko jaiak, Karmenak. Udalak prentsaurrekoa egin du hainbat gauza kontatzeko, ez aldiz programa ofiziala zein izango den. DESKARGATU HEMEN
