Pasa den astean polemika sortu zen Barakaldon, PSEren eta Berriotxoa zein Bilduren artean, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Hasteko, duela bi aste Legazpin zaborren inguruan egindako herri-galdeketa eta ondorioak aztertu ditu Josu Larrinagak. Gero, Bilboko udaleko zorra, 0 zela esaten zigutenean, handia dela esan behar. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere, Joxe Rojasek hiru ekarri ditu: hasteko, euskarazko software berriak komentatu ditu. Gero, euskalerria,org-k gaur ateak itxi dituela azaldu digu. Eta bukatzeko, Saskia eta ReviB RCP aplikazio berriak izan ditu mintzagai. DESKARGATU HEMEN
Mahai ingurua, Haur Antzerki Topaketak, Dantza, Kantak, Irakurraldia, hitzaldia, jaia, hainbat kontzertu… Hori eta gehiago kontatu digu Mikel Urbeltzek. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak besteak beste, Cigala, Nino Rota, Kiko Veneno, Neil Young edo EH Sukarraren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, J. Straussenak eta George Jones country kantariarenak. DESKARGATU HEMEN
Eta Bizkaian, Araban…edonon. Patata beroa da benetan, momentu honetan Gipuzkoan zaramarekin dutena. Dena den, Iñaki Barcenaren ustez, arazoa eta arazoak badira, baita aukerak ere afera bideratzeko, azken finean, zabor arazoa denon arazoa delako. DESKARGATU HEMEN
Iberdrola, Udaleko zorra, Naxa geltokia, Maiatzaren lehena eta azken Udalbatzaren balorazioa izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Info 7, Tas -Tas, Antxeta eta Bilbo Hiria irratiek, Berria egunkariak eta Tokikomek hartu dute parte Kafe Antzokian egindako mahai inguru honetan, Bilbo Hiria Irratiaren 16. urteurrena dela eta. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozgurenen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
EAJk ezin izan du akordiorik lortu Aurrekontuak ateratzeko: orain, iazkoak luzatu behar ditu, eta ikusteke dago diru hori nola gastatuko duen. Bestalde, espainiar estatuko defizita aztertu eta murrizketa gehiago etorriko direla esan digu Luis Guridik. DESKARGATU HEMEN
