Xinerra antzerki taldea, EPF erakundea, Herri Urrats eta Maiatzaren lehena izan dira Pantzo Irigaraik jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Apirilari dagokiona eta azalean Sonia Villamor antzerkigilea. Erreportaje batean “Lagun artean babesle” eta Barkua bete berba atalean “Asturiasen hildako gudariak”. Horietaz gain, Gureak kanpoan, Inkesta, Deustuko historia edo jaiak, Elorrietan eta Arangoitin, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, BIGEko Lurdes Imazen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Martxoaren amaieran, 237.000 langabe zeuden, eta gorantza doa kopurua. Egoera, benetan larria da eta horren eraginak agerian daude. Xabier Aierdiren ustez, irtenbidea ez da ekonomikoa izan behar, politikoa eta morala baizik. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean Barakaldoko Udalak zenbait neurri hartu zituen tunel horretan gertatzen ari diren erasoekin bukatzeko, baina, egoera ez dago batere bideratuta, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostiralean, Gernika bonbardatu zuteneko 76. urteurrena zela kausa, hainbat ekitaldi burutu zituzten, eta haien artean Gernikako Bake sariak eman zituzten: aurten, Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegi saritu dituzte, Patxi Gaztelumendik azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Maiatzaren 4 eta 11an egingo dituzte Formakuntza Irekiaren Mintegiak: Iñaki Etaiok, helburuak, garrantzia, egitaraua, parte hartzeko eta gehiago kontatu digu gaur. DESKARGATU HEMEN
Gaur, AEKko Igor Elodruiern txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
1937ko apirilaren 26an izan zen eta egunotan hainbat ekitaldi egiten ari dira. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak omenaldia eta elkarretaratzea antolatu ditu larunbat eta iganderako, hurrenez hurren, “Memoria daukagulako, eraso inperialistarik ez!” lelopean, Martxelo Alvarezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Nafarroako egoera politiko zaila. Asteko gaia Udalekuak, eta Pertsonaia Jean Pierre Massias. Horietaz gain, Mikel Asurmendi kazetariak Rawabi hiri palestinarra, Beharsarea eta Larrun gehigarria ere komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
