Aurten handiak, %36koak hain zuzen, Jaurlaritzak zeukan Aurrekontuarenak baino dezente handiagoak. Horregatik, Euskadiko GKEko Koordinakundeak kanpaina egin du eta milaka sinadura bildu murrizketen aurka, Iñaki Orubek azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Egon direnen artean, “Gerra y paz”, La Zaranda edo Asier Zabaletaren”NAN” komentatu du Agus Perezek. Gaur, aldiz, “Gernika sutan” edo “Zertarako hegoak” izango ditugu. Eta datozen egunotan, antzerkia formato txikian Gernikan edo Mizel Tereten dantza garaikidea. DESKARGATU HEMEN
Gaurko Udalbatza, Bilboko sarbide berriak, Bilbao Basquet eta Foru Aldundia ,eta Mazarredoko Aterpetxea izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Langabezia, arazoak Erietxeetan, CAN eta asteburuko Agenda izan dira Mikel Bujandak jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan, Gipuzkoan Zabor arazoak agertu dira, ematen du gainontzekoetan ez dagoela. Edu Gil Munarrizek arazo horiek aztertu ditu, baita Legazpiko herri-galdeketa ere. Horiekin batera, 0 Zabor helburua duen egitasmoa azaldu digu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Paraguayko hauteskundeekin hasi da Fakun Aznarez. Gero, Uruguayk AEBekin sinatutako akordio azaldu du. Eta bukatzeko, Argentinako Legebiltzarrean onartutako Justiziari buruzko lege berria komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Aspalditik ezaguna bada ere, XXI. mende honetan kezkak eta gehiago agertzen dira umeak, ume txikiak, masturbatzen direla jakitean. Gai honi buruz, Igor Erauzkin sexologoak erantzuna eman die galdera batzuei. DESKARGATU HEMEN
Pasa den udazkenean jarri zuten martxan Kubilha (Kultur Bilbao Handia) egitasmoa. Gaurkoan, Olatz Cuadrak hainbat xehetasun eman dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Sopelan egingo dute datorren larunbatean, AEKk antolatuta. Ohiko moduan goizean herrian barna ibiliko dira eta arratsaldean, Frontoian, final-erdiak eta finala, Ane Labaka eta Xabier Amuriza bertsolariekin, Aitor Fdez. de Martikorenak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
