Udaberriko oporrak pasa ostean, berriro ekin diote programazioari eta Asier Amezagak apirilekoa kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Larunbatean ospatuko dute Agoitzen, Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta eta “Ez zaitez espaloitik jaitsi. Euskaraz bizi” lelopean. Euskaraz bizitzeko, euskara eztabaida politikora eraman nahi dute, Nestor Estebanek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Gaur,Ullibarri euskaltegiko Aitor Sangronizen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Portugalgo Auzitegi Konstituzionalak, Troikak inposatutako hainbat murrizketa bertan behera utzi ditu. Luis Guridik epai horren ondorioak eta herrialdeko horretako egoera ekonomiko latza aztertu ditu. DESKARFGATU HEMEN
Gazteen Behatokiak egindako azterketaren arabera, 15 eta 29 urte bitarteko EAEko gazteek gero eta gutxiago sinesten dute, eta gero eta gutxiago praktikatzen dute: Xabier Aierdik horien zergatiak eta gehiago aztertu ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Gaurko greba, Neguko plana, Alsaziako erreferenduma eta Hizkuntza gutxituen egitasmoa izan dira Pantzo Irigaraik jorratu gaiak. DESKARGATU HEMEN
Apirilean gabiltza eta Mikel Urbeltzek hil honetan izan diren eta datozen egunetan izango diren ekitaldien berri eman digu. DESKARGATU HEMEN
Pasa den martxoan, Anjel Figueroa eta Lopez Peña presoak hil ziren. Bestalde, Estrasburgoko Auzitegiaren esku dago Parot Doktrinarekin zer egin: Patxi Gaztelumendiren ustez, egoerak hobera egin beharrean txarrera egin zuen pasa den hilean. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi, Bizkaiko Ingurumen diputatuak EAEn Errauskailu bakarra nahikoa izan daitekeela esan du. Horrek ondorioak izango ditu, baina muinean, zaborrarekin zer egin, arazoa ez dago batere bideratuta, Josu Larrinagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
