Iparraldean eusko izeneko tokiko moneta dugu indarrean, eta Bilbon horretan dabil Bilbodiru ekimena. Eunate Dalmauk tokiko monetak zertarako balio duen, nola erabili, zertan oinarrituta, hurrengo urratsak eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Apirilaren 11an hasiko da, eta dagoeneko badakigu erakusketa batzuen egileak nortzuk izango diren, baita sariak jasotzeko sailkatutako izenak ere. Horrez gain, Jon Iñaki Artetxek komikigintzaren inguruko zenbait berri ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitor Sangronizen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Atzo Arabako hainbat herri eta Gasteiz zeharkatu ondoren, gaur goizaldean Bizkaira sartu da, Ubidetik. Arratsaldean Gipuzkoara joango da eta bihar Bilboaldean izango dugu, Ane Alberdik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Askok pentsatzen ez zuena gertatzen ari da: Europar Batasunean, lehen aldiz, “korralitoa” ezari dute, Zipren hain zuzen. Beste erreskate bat behar du Ziprek, ekonomia Greziari lotuta daukalako eta batez ere banku pribatuek behar duten dirutzagatik, Luis Guridik azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Beste eskandalu bat haragiarekin, Celsa enpresa, Prestige auzia eta Korrika izan dira Pantzo Irigaraik gaur jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Atzo Nafarroa Garaian ibili zen eta gaur, aldiz, Araban dabil: goizean besteak beste Dulantzin edo Agurainen, eta iluntzean Gasteizen. Bihar, Bizkaian eta Gipuzkoan ibiliko da, Baionara bidean, Ane Alberdik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasi eta hilaren 23a bitartean, 5. Lurraren Astea burutuko dute Gernikako Astran. Aurten Urdaibai-Busturialdeko garapen sozio-ekonomikoa aztertuko dute hainbat hitzaldi, mahai-inguru etabarren bitartez, Xabi Aranak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Takiji Japoniako literatura proletarioa deitutakoaren idazlea da, eta 1928-03-15 kontakizuna idatzi zuen. Urte dexente geroago, Hiromik euskaratu egin du aipatu lana eta gurean dago, besteak beste datorren ostiralean Bilboko Kafe Antzokian, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
