Barakaldoko Udalak Oiolatik datorren urarekin zer egin erabaki behar du: gogoratu behar da urtegi horretan behin baino gehiagotan lindanoa aurkitu dutela, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Bisita berezia izan dugu gaur Irratian: Iraia Biteri irakaslea dela, Gabriel Aresti euskaltegiko Mintza taldeko kideekin hitz egin dugu. DESKARGATU HEMEN
Ostalaritzen gaineko Ordenantza, Aste Santua Bilbon, Bilbao Ria 2000, Aberri Eguna eta Kukutza izan dira gaur Aitziber Ibaibarriagak jorratu gaiak. DESKARGATU HEMEN
Pozik daude AEKko arduradunak, 18. Korrika inoiz baino jendetsuagoa eta anitzagoa izan delako. Baionako amaiera eta Amets Arzallusen mezua azpimarratu ondoren, erronka eta kezka leloa (“Eman euskara elkarri”) eguneroko lanean txertatzea da, Edurne Brouardek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 7 eta 8an egin zuten Arbizun, Zientzia eta Teknologiari buruzkoa. Helburuak markatuta, urtean zehar lau hitzordu jarri dituzte beste hainbeste gai jorratzeko, EHNE – Bizkaia sindikatuko Arantza Arrienek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Azkenean, Zipreko agintariak eta Troika akordio batera iritsi dira, eta hori izan da Luis Guridik aztertu duena. Bestalde, espainiar estatuko pentsio sistemaren azken erreforma ere izan du mintzagai. DESKARGATU HEMEN
18. Korrikaren amaiera, Argi Perurena eta Europako Hizkuntza Gutxituen Karta izan dira Pantzo Irigaraik jorratu gaiak. DESKARGATU HEMEN
Datorren igandean, hilaren 31an Iruñean ospatuko dute, Independentistak Sareak deituta. Momentu interesgarria da kontuan hartuta Catalunyan edo Eskozian gertatzen ari dena. Igandean, manifestazioa eta egun osoko egitaraua prestatu dute, Txutxi Ariznabarretak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozgurenen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, BIGEko Lurdes Imazen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
