BBVAren aurkako Plataformak deituta, hainbat gizarte-eragilek bat egin duela, banku handi horren aurkako astea ari dira egiten Bilbon. Josu Vazquezek banku horren hainbat negozio eta jarduera zikin aipatu ondoren, ostegun eta ostiralean egingo dituzten elkarretaratzeen berri eman du. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Lelo horrekin, EGKk (Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak) kanpaina jarri du martxan eta Gasteizko legebiltzarkideei eta beste zenbait politikariri galdetegi satirikoa bidali die, politikariak gazteek antolatutako deialdi eta egitasmoetara hurbiltzen ez direlako, Batiste Ezeizak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
2013ko Aurrekontuak direla eta inoiz baino murrizketa handienak iragarri eta biharamunean, Jaurlaritzak hainbat miloi euro aurreratu nahi ditu Bizkai eta Araban AHTren lanak egiteko. Iñaki Barcenak kontatu digunez, momentua da hausnarketa serioa egiteko. DESKARGATU HEMEN
Hezkuntza sistema, pribatua edo publikoa? Lehenago, Naroa Anabitarteren ustez, Sistema Propioa eraiki behar dugu. Horretan oinarrituta, gaur hitzaldia emango du Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 20etan. DESKARGATU HEMEN HITZALDIA DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN:
Food First taldeko Eric Holt agroekologoa izan berri dugu Euskal Herriko hainbat txokotan hitzaldiak ematen. Patxi Gaztelumendik horien xehetasunak kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Egun, euroa, dolarra, yena eta yuana dira dibisarik garrantzitsuenak, baina haien artean leia bizia dago. Horren eraginak, debaluazio-prozesuak eta gehiago kontatu digu Luis Guridik. DESKARGATU HEMEN
Barakaldoko BECen egiten ari dira, ostirala bitartean. Burdindegi eta Brikolajeri buruzko azokak 20. urteurrena betetzen du aurten eta krisiak jota, sektore horien enpresa txikiak aurrera eramaten saiatzen ari dira, Arrate Telletxeak komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Bilbon eta Bakaikun izango dira, Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta. Hasi martxoaren 25ean eta Apirilaren 6ra arte izango dira hainbat txandatan, Arkaitz Astorekak eta Aritz Estibezek azaldu dutenez. Informazio gehiago: gabrielaresti.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Gaur, BIGEko Lurdes Imazen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Apala dela esan digu LABeko Jon Otegik. Duela hilabete batzuk eztabaida interesgarria zegoen, baina azken aldaketa eta murrizketekin ezin izango dute aurrera egin behar den bezala. Gainera, LABek sartutako salaketa dela kausa, aste honetan deklaratzera joango dira batzuk. DESKARGATU HEMEN
