Duela hamabost urte egiten da ekainaren azken larunbatean “Zapato Azule” festa eguna Ondarroan; egunaren zergatia, biharko egitaraua etab. aipatu dizkigu Leire Egigurenek bertako “Radixu” irratiko kideak; eta gonbitea luzatu ere bai, urdinez jantzi eta bertara joateko! DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Nafarroako Legebiltzarrean azken egunotan izandako mugimenduekin hasi da Mikel Bujanda. Gero, festa hotsak aipatu ditu, eta bukatzeko agendan hainbat kontu ekarri dizkigu Mikelek. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Koldo Martinez medikua. Asteko gaia Kartografia da, eta Erdiko Kaieran Bilboko Lekuz leku jaialdia. Horietaz gain, Nafarroako konkista, Arabako Aratz mendia eta gehiago, Mikel Asurmendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, BIGEko Ana Izagirrek ikasturteko balantzea egin du. DESKARGATU HEMEN
Xabier Aierdi, EHUko irakasle eta soziologoa izan dugu gurekin; batez ere Sortu-ren legalizazioaren inguruan mintzatu zaigu eta horrelako erabaki batek prozesuaren demokratizazioari lekarkiona aipatu digu. DESKARGATU HEMEN
Ekainak 28ko egunaren harira jardun du Imanol Alvarezek, EGHAM-eko sustatzaile eta bozeramaileak; egunaren esannahia, egungo erreibindikazio nagusienak, egongo diren mobilizazioak eta K. Antzokian ospatuko duten urteroko jaia…. DESKARGATU HEMEN
Bolivian egunotan izandako polizi batzuen mugimenduekin hasi da Fakun Aznarez. Gero, Paraguayn, Fernando Lugo presidente kargutik “bota dutela” komentatu du. Bukatzeko, Fakunek asteazkenean Argentinan izandako greba orokorra izan du hizpide. DESKARGATU HEMEN
Gaur eta bihar Eibarren jorratuko dutena. Itsaso Estarronak (ikastaroaren arduraduna) batez ere zergatia azpimarratu du. Honen inguruko informazio gehiago lortzeko www.ueu.org gunean. DESDKARGATU HEMEN
Atzo hasi ziren ikastaro honekin, gaur bukatzeko, Eibarko Markeskoan. Helburuak, programazioa, metodologia eta gehiago kontatu digu Iñigo Roquek. DESKARGATU HEMEN
Asteburu honetan izango da, ostiraletik igandea bitarte, Heletan. Aurten ere estilo guztietako musika eta askoz gehiago entzungai eta ikusgai izango da Nafarroa Beherako herri txiki horretan, Izarne Molinak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago: www.ehz-festibala.eu gunean. DESKARGATU HEMEN
