Gaurkoa, errepasoa egiten hasi du Luis Guridik. Hasteko, Europako krisi ekonomikoa aztertu du berriro; gero, etorkizun motzera begira, egoera zaila dela esan digu Luisek: txarrena ez da oraindik heldu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur Eibarren hasi direnak, datorren ostirala bitartez indarrean egongo direnak. Bederatzi ikastaro prestatu ditu UEUk, Idoia Torregaraik kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago lortzeko: www.ueu.org gunean. DESKARGATU HEMEN
ELB eta PSko Frantxua Maitiaren arteko polemikarekin hasi da Pantzo irigarai. Gero, Senperen pasa den igandean egindako AHTren aurkako manifestazioa komentatu du, eta Ustaritzeko gazteen eta Herriko Etxearen arteko hika-mikak ere. Bukatzeko, asteburuan Heletan izango den EHZ festibalaz hitz egin du. DESKARGATU HEMEN
Ikasturteko azkena egin du Igor Elorduik, Bizkaiko AEKren prentsa-arduradunak, eta egun hauetan eta datozenean zertan ibiliko diren kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Apirilaren 14an hasi ziren Ez Irentsi! herri-ekimenaren txandak, baraualdia egiten aldarrikapen batekin lagunduta. Gaurkoa (eta biharkoa) Patxi Gaztelumendi Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzailea egiten ari da. DESKARGATU HEMEN
Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara. Hamar minuturi ez bi galderari erantzuteko: Sortu-ren legalizazioari buruz, zer? eta “biktima” autoizendatu diren eta “Nanklaresko bidea” hartu duten ETA-kieen arteko bilerak… Ezin da gauza gehiago esan hain denbora gutxian! DESKARGATU HEMEN
Gotzon Hermosillak aste honetan ekarritako gaia honako hau da: Barakaldon, alkatearen eta Bilbao Ría 2000 erakundearen arteko hika-mikek jarraitzen dute eta jarraitzeko itxura dute. DESKARGATU HEMEN
Bihar iluntzean Euskal Herriko hainbat tokitan ospatuko duguna. Sua izango da protagonista eta horrek zer esan nahi duen kontatu digu Juan Karlos Etxegoien “Xamar”-ek. DESKARGATU HEMEN
Barcinaren gobernuaren krisiarekin hasi da Mikel Bujanda. Gero, Inasa enpresaren itxiera kontatu digu. Agendan, San Joanak, pilota, Diziplinazko Batailoia…. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Tolosaldeko Osasungintza. Asteko pertsonaia Jesus Uzkudun da; Erdiko kaieran, aldiz, Ana Diez zinemagilea. Nafarroako Kutxa, Hauteskundeak frantziar estatuan, Grezia eta Larrun gehigarria ere komentatu du Mikelek. DESKARGATU HEMEN
