Gaurkoan, Hamaika Telebistako erredaktore Ane Zabalaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gasteizko autobus geltokiaren inguruko Herri-galdeketarekin hasi da Jon Sanchez. Gero, Laminaciones Arregi enpresaren egoera latza kontatu digu. Korreseko gaztelua ere izan du mintzagai, eta bukatzeko Agenda. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan ere, hiru ekarriz dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko, .eus domeinuaren eskaria onartu dutela azaldu digu. Jarraitzeko, uztailean twitter euskaraz erabili ahal izango dugula. Eta bukatzeko, Billabonako gizon batek bere kabuz egiten den ohea asmatu duela. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Ulibarri euskaltegiko Danel Lauzirikak hainbat albiste komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan hiru ekarri digu Jon Iñaki Artetxek. Hasteko TMEOren 25. urteurrena. Jarraitzeko, UEUn izango den Irudiaren inguruko ikastaroa. Eta bukatzeko, Getxoko Komiki Azokari buruz zenbait berrikuntza kontatu dizkigu Jon Iñakik. DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan, Nafarroaren konkistaren inguruko hainbat ekitaldi ari dira egiten Euskal Herrian, hitzaldiak esaterako. Horietariko bat aukeratu dugu, gai horren inguruan gehiago jakiteko asmotan: kasu honetan, Floren Aoiz idazleak irakurketa kritikoa egin du. DESKARGATU HEMEN
Uztailaren 16tik 18a bitartean Iruñean emango dutena. Helburuak, edukiak, metodologia, egitaraua eta gehiago kontatu digu Jurgi Kintana historialariak. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu eta hainbat kontu ekarri digu. DESKARGATU HEMEN
Duela 50 urte, 1962ko ekainean, greba egin zuten Asturiaseko meatzariek. Frankismopean, errepresio gordina izan zen erregimenaren erantzuna. Aipatu guztia dela kausa, Ahaztuak 1936-77 elkarteak ekitaldi batzuk prestatu ditu egun hauetarako Bilbon eta Gasteizen, Martxelo Alvarezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hasteko, Grezian izandakoak eta horren emaitzak izan ditzakeen eraginak aztertu ditu Luis Guridik. G-20ren bileraz ere hitz egin du, eta hilaren amaieran Europar Batasunak egingo duenaz ere. DESKARGATU HEMEN
