Datorren larunbatean, hilaren 17an, Donostian ospatuko dutena, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta. Unai Larreategik euskaraz bizitzeko gaurko zailtasunak eta nora jo normalizazioa lortzeko ere komentatu digu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Entzuna eta jakina dugu ikusmenak edo ukimenak sexuaren munduan duten garrantzia. Eta usainak ere badu, feromonen eskutik. Feromona horiek mezulari kimikoak dira Igor Erauzkin sexologoak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bi urte daramatza martxan EHNE-Bizkaiko aldizkari horrek, paperean zein edizio digitalean. Nekazaritzaren munduko berriak jorratzen ditu eta pasa den ostiralean aldizkariaren berrikuntzak ospatu zituzten Zornotzan, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Galdera horri erantzun dio Luis Guridik: ondorio positiboak izango lituzke esportazioei begira, baina negatiboak ere, sekulako debaluazioa ezarri beharko luketelako. Luisen ustez, Grezia eurotik ateratzeak ez luke eragin handia izango Eurogunean. DESKARGATU HEMEN
ENHEko kide Arantza Arrienekin egon gara. Joan den astean Arratian emakume baserritarrek aipatu izenburupean egin jardunaldien berri eman digu; emakumearen papera baserri jakindurien transmisioan, teknologia berrien erronkak,Europako Nekazal Politiken eragin zuzenak emakumeengan… DESKARGATU HEMEN
Hala erabaki du Auzitegi Nagusiak, talde ekologista batzuek jarritako salaketari arrazoi emanez. Beraz, Kosten legea urratzeagatik, Ikearen zati bat, Outlet eta denda gehiago legez kanpokoak dira: Gotzon Hermosillak kontatu digunez, berandu iritsi da epaia Barakaldoko Udalaren jarrera ikusita. DESKARGATU HEMEN
Xabier Aierdi, soziologo eta EHUko irakaslearekin izan gara. Etorkinen gainean dauden gezurrezko iritziak aipatu dizkigu eta beraien zergatiak azaldu; egia al da uholdeka datozela edota delinkuenteak direla? Zalantzarik al duzu? Entzun ezazu Behatokiko arduradunaren iritzia… DESKARGATU HEMEN
Zazpi egun markatu ditu BilbokoUdalak hainat dernda jaiegunetan irekitzeko, EAJ, PSE eta PPren botoekin. Kontra, aldiz, sindikatu guztiak, Merkatari elkarte gehienak eta Kontsumitzaile elkarteak. Manifestazioa konbokatu dute iganderako, hilaren 11rako Bilbon, LABeko Ziortza Amestoik komentatu duenez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
“Murrizketak gora eta behera, emakumeok kalera” lelopean aurten ere kalera aterako dira egun seinalatu munduko hainbat tokitan, Bilbon esaterako. Krisiak emakumeengan duen eragina plazaratuko dute, argi dutela krisia ez dela berdina guztientzat, BizkaikoEmakumeen Asanbladako Ana Perezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Maiatzaren 3tik 6ra izango da aurten, FIRAn azken urteotan bezala. Aldaketa batzuk egin dituzte Jon Iñaki Artetxek kontatu digunez (sarietan esaterako). Aurten erakusketa, mahi-inguru eta ekitaldi asko izango dira Saloi horretan eta hurrengo batean zehaztasun gehiago ekarriko dizkigu Jon Iñakik. DESKARGATU HEMEN
