Gaurkoan, sorta bat ekarri digu Pantzo Irigarai kazetariak. Hasteko, Sarkozyren bisita eta Batera Plataformak egindako errepide blokeatzeak komentatu ditu. Gero, Gipuzkoako Aldundiak eta Departamenduak sinatutako ituna aztertu du. Azken txanpan, Saiak elkartearen haserrea eta Donibane Lohitzuneko arrantzaren datuak izan ditu mintzagai  DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN

Martxoari dagokiona eta gai nagusia “Funikularrak, tren mendizaleak sokatiran” izenekoa da. Horretaz gain “Erdi Aroko hil eresiak”, “Aztorea basoko akrobata” eta “Euskal kostaldearen pizkundea” artikuluak, eta ohiko Bitakora Kaiera, txangoak, argazkia… Apirilean, Debako eta Zumaiako flishak izango dira gai nagusia, Hektor Ortegak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN

Iñaki Barcena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kidearekin izan gara; atez- ateko bilketak, errauskailuak. erreziklaia era ezberdinak… egun hauetan berriz ere pil-pilean dauden gaiak aipatu dizkigu; eta halaber zaramaren inguruko kudeaketetan zer nolako interes ekonomiko eta politiko dauden ere aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN