ENHEko kide eta kantautore den Xabier Elias “Mongo” izan dugu gurekin; hilaren 7an eta 10ean Durangoko Plateruena K. Antzokian Haitiren alde egingo diren ekitaldien berri eman digu: alde batetik hitzaldia, “Haiti: zapalkuntza eta erresistentzia paradigma” eta bestetik Arte anitzeko kontzertu ikuskizuna, “Txoribigun” izenpean. Bilduko den dirua Haitiko nekazariei emango zaie […]

Gaurko “Bide gorritik” saioan asteburu honetan Larrabetzun izandako Literaturia kontatu digu Patxi Gaztelumendi irrati honetako kolaboratzaileak. Ostiralean hasi eta igandera bitartean euskarazko literatura jaun ta jabe izan da Txoriherriko herri horretan, herriko jendeak antolatuta. Literatura eta gehiago, musika, bertso-trama, herri bazkaria eta gehiago izan direlako. Hirugarrenez burutu dute Literaturia jaialdia […]

Ekainari dagokiona eta azalean Amikuze, Nafarroa Beherea ezezaguna agertzen zaigu: honi dedikatu diote erreportaje nagusia. Euskara bidaide atalean Ezkabarteko euskara jorratu dute eta Jakin guran Katamotza Euskal Herrian. Marea errotak ere izan dituzte hizpide: uztailekoak, aldiz, Naturari eskainiko diote Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak kontatu digunez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!

Bai, sentzu zabal batean, horretaz mintzatu zaigu Iñaki Barzena EHUko eta Ekologistak Martxan-eko kidea. Euskal Herrietan (mendebaleko estatuetan gisara) krisi bikoitza dugu:ekologikoa eta demokraziarena eta horiei aurre egiteko tresnarik egokiena demokrazia partehartzailea dela esan  digu Iñakik. Halaber, azken hauteskundeek  afera guzti honetan izan dezaketen eraginaz ere mintzatu zaigu Barzena laguna. […]

Barakaldoko urtegi horretan lindanoa aurkitu zuten duela bi urte: orduan, Ezpitsua elkarteak hainbat galdera eta azalpen eskatu zizkion Udalari, baina gaur arte Tontxu Rodriguezek zuzentzen duenak ez du inolako erantzunik eman. Eta orain, udal berria osatzeko egun gutxi falta direla, Udalak Oiolako urtegiko ura ur-sareari lotuko diotela adierazi dute: alarma, […]

Edo Bilbo eta Bizkaiko kolektiboen Merkatua, larunbatean Deustuko Done Petri plazan burutuko dutena, 5.ez. Edizio honen gaia Oroimen historikoa da eta horri dedikatuko dizkiote hitzaldiak, kalejira, bertsoak… Goizeko 11:00etan hasiko da, Jose Ignacio Royo Bilboguneko partaideak kontatu digunez, bi kontzertuekin bukatzeko, aipatu plazan eta Deustuko Gazte Lokalean (gogoratu azken hau […]

Maiatzari dagokiona eta azalean Miren Jaio arte kritikaria: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea Santutxuko Lakomi gaztetxeari dedikatu diote eta historia atalean “Begoña eta kantu karlistak” jorratu dute. Horietaz gain Santutxu aldizkaria, Uribarri auzolanean, Solte taldea edo Txabi Gutierrezen argazkiak komentatu ditu Lur Mallea Berton aldizkariko zuzendariak. Eta Inkesta, jakina. […]

Mikel Urbeltz K. Antzokiko kudeatzailea izan dugu gurekin. Ekainean barna entzun, ikusi eta dastatuko dugunaren aurrerapena ekarri digu: ACtren bitartez nazioarteko dantza eta antzerkia; Britania Handiko, Galizia edo Txileko musika talde zein kantariak; hitzaldi eta mahai inguruak; Antzezlan ugari eta anitzak; jai ezberdinak, ospakizun eta festak… Ekainean ere bada zer […]

Sortzaile berrien nazioarteko lehiaketa gaur (ekainak 1) hasiko da Bilbon eta Barakaldon. Hainbat herrialdetatik (Euskal Herrikoak ere) etorritako taldek hamaika lan aurkeztuko dute lehiaketan: bertan dantza, performanzeak, zirkua, mimoa, antzerkia… sortzaile berriak sustatu eta bultzatzeko helburuarekin. Larunbatera arte iraungo du aurtengo ACT jaialdiak,  Joseba Lazkano antolatzaileak komentatu digunez. DESKARGATZEKO KLIKATU […]