EKA-ko, Euskal Kontsumitzaileen Antolamendua, Jose Luis Segura izan dugu gurekin. Uda sasoian milaka lagunek, gehienak gazteak, atzerrirako bidea hartzen dute hizkuntzak ikasi edo praktikatzeko asmoz; bidaia hauei buruzko aholku oinarrizko baina ugari eman dizkigu Segurak; ezinbestean kontuan hartzeko aholkuak “sorpresa” txarrik euki ez dezagun. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Bilbon egun indarrean dabiltzan erakusketa batzuen “argazkia” egin digu Ismael Manterolak gaurkoan. Hasteko Arte Eder Museoan diren bi komentatu ditu, Roberto Matta eta Daniel Tamayorenak hain zuzen. Carreras Mugica galerian, aldiz, Rafael Ruiz de Balerdiren lanak ditugu. Eta bukatzeko, Ederki galerian (Errekalde zumarkalean) Xabier Agirreren paisaiak dira ikusgai. DESKARGATZEKO KLIKATU […]

Gaur Ipar Euskal Herriko berri sorta ekarri digu  Pantxo Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Atzo izandako ekaitzarekin hasi da, zentro publikoetako funtzionarien protestekin jarraitzeko. Baionako “Haserretuak” ere aipatu ditu Pantxok, baita EAren proposamen berria ere. Bukatzeko beste bi berri: Irulegiko ardoak Europan izan dituen sariak eta Maiatz aldizkariaren solasaldiak. DESKARGATZEKO KLIKATU […]

Iosu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoa izan dugu gurekin; luze jardun du gaurkoan M-22ko hauteskundeek utzi diguten panoramari buruz. Emaitzen arrazoiak, egungo banaketa politikoa, balizko aliantzetarako aukerak eta oztopoak, “suminduen”mugimendua… Esan bezala, errepaso luze eta sakona Iosuk egin duena. Merezi du. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Koldo Urkiza Ondarruko Zubi Zahar ikastolako zuzendariarekin egon gara; Lekeitioko Azkue-koekin batera antolatu dute BOGA lemapean igande hontan Ondarroan izango den Ibilaldia. Ikastolaren historia, Ondarru eta ondarrutarren berezitasunak, igandeko egitaraua, kanta eta leloa… gai anitzak ikutu ditu Koldok era atsegin eta alaian. Badakizue, domekan zita dago Ondarroan. Boga… DESKARGATZEKO KLIKATU […]

Aipatu ekimena larunbat honetan egingo dute Algortako Portu Zaharrean, goizeko 11etatik aurrera. Alde anitzeko elkarrizketa eta akordioaren aldeko ekitaldian 500 bat lagunek hartuko dute parte Euskal Herriko mapa uretan irudikatuz (hiru koloreekin). Horiekin batera, egunaren zehar,  txalapartariak, bertsolariak, dantzak, umeen txokoa, Aitzol de Castro, Unai Elorriaga, Porrotx eta gehiago, Kepa […]

Ostiral honetan, hilaren 27an,  Bilboko Abondoko zenbait tokitan ospatuko dutena. Helburua, egunaren zehar ondo pasatzea da (euskaraz egingo dutela esan gabe doa), batzuek goizean, beste batzuek arratsaldean eta gauean ere aukera izango dute,  hainbat ekitalditan parte hartuz: tarta edo tortilla txapelketetan, bideo-rallyan, kantan, kontzertu berezian etabarrean, Iñaki Larrañaga Zenbat Gara […]

Astero bezala Jabi lankideak ekarri digu informazio eguneratua. Alde batetik asteburuan hasiko den  Gipuzkoako txapelketaren 2. itzuliko saioen berri eta bestetik Eskolarteko Txapelketen zenbait albiste. Bertsolariak entzuteko aukera ere izango duzue: Oier lkuntza eta Beñat gaztelumendi Etxarri Aranatzen koplaka; Unai Iturriaga eta Mañukorta Matienan eta A.Egaña / U. Muñoa, Lasarten” […]

Maiatzari dagokiona eta azalean Zigor Gutierrez Bilboko Etxanobe jatetxeko jangelako zuzendaria: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea Deustuko Gazte Lokalari dedikatu diote; Barkua bete berba atala, aldiz, Deustualdeko Elorri bertso-eskolari. Gurera etorria eta ohiko inkestaz gain, Elorrietako Lanbide Heziketako zentroa ere jorratu dute zenbaki honetan, Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak […]

Datorren larunbaterako, hilaren 28rako, Santurtziko Mamarigako Kultur Etxeak antolatu duena. Kultur Etxe autogestionatu horren egoera azaldu ondoren, helburuak, egitaraua, parte hartzeko eta enparauak kontatu dizkigu Iker Sagastibeltza Mamarigako Kultur Etxeko kideak. Ospakizunak eguerdiko 12etan hasiko dira eta honen inguruko informazio gehiago mamarigakokulturetxea.com atarian aurkitu ahal duzu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!