Azken urteetan nahiko egonkor ibili dena, urtero  BPGren %7ko hazkundea izanik, baina etekin horiek oso txarto banatu dira biztanleen artean eta horra hor Ollanta Humala presidente berriaren erronka nagusietariko bat. Duela lau urte ez bezala, Humalak ekonomia estraktiboan oinarrituko du bere programa, aldaketa handirik gabe. Bien bitartean, barruko oposizioaren,  multinazionalen […]

Aste honetan atzo Bilbon izandakoa izan du hizpide Patxi Gaztelumendi Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzaileak. Manifestazioak ibilbide berria izan zuen: Ibaizabalgo uretan txalupak eta surflariak ibili ziren eta bukatu ondoren Mallonako Etxebarria Parkean kontzertuak, jatekoa, edatekoa eta giro ona izan zen igande  arratsaldean. Euskal preso eta iheslarien aldeko beste urratas bat […]

Egin dezagun bidea ekimenak manifestazio eta egun osoko jaia prestatu du iganderako, hilaren 12rako Bilbon, “Eskubide guztiekin,  Euskal presoak Euskal Herrira” lelopean. Manifestazioa Guggenheim Museotik abiatuko da eguerdiko 12:30etan, Udaletxearen aurrean bukatzeko; festa, aldiz, Mallonan izango da (Etxebarria parkean) Bilboko udalak ez baitu Areatzan egitea onartu, Beñat Zarrabeitia ekimen horretako […]

Larunbatean, hilaren 11an, Arrasaten burutuko duten, “Tenemos argumentos para parar un tren. AHT gelditzera goaz” lelopean,  AHT Gelditu ! Elkarlanak deituta. Gai honen inguruko Hegoaldeko zein Iparraldeko egoera aztertu du Mila Elortza aipatu koordinakundearen partaideak, AHTren egitasmoa oraindik ere geldi dezakegula gaineratuz. Honen inguruko informazio gehiago ahtgelditu.org atarian. DESKARGATZEKO KLIKATU […]

Astero bezala zenbait informazio ekarri digu Jabi lankideak: “Gpuntua”ren lehen faseko emaitzak; Bizkaia eta Gipuzkoako Eskola Arteko Txapelketen finalak, “Plazatik Gaztetxera” ekimena, asteburuko agenda… Eta arteetan bertsolariak entzungai: Oier Aranzabal eta Endika Igartzabal Zumarragako “G puntua” kanporaketan; Iratxe Ibarra eta Unai Iturriaga Durangoko Plateruena Antzokian eta azkenik, Ion Maia eta […]

Datorren ostiralean, hilaren 10ean hasiko direnak hilaren 19an bukatzeko, baina aurten ere S. Juan gaua ospatuko dute hilaren 23an. Hamaika jai egun prestatu ditu Iralako Jai Batzordeak, denentzako eta denetariko egitaraua antolatuz. Nahiz eta arazo ekonomikoak izan, aurten ere aurrera egingo dutela esan digu Asier Iralako Jai Batzordeko kideak. DESKARGATZEKO […]