Water eta polo, uretako joko jostagarria aletu dugu gaurkoan Jon Lopez Leioa Waterpolo taldeko entrenatzailearekin Leioa waterpolo taldeak aurten 25 urte bete ditu, mende laurdena. Zorionak! Kolaboratzaileak ere bisitan izan ditugu: Julen Zelaietak, ekialdeko txoriak, Xorroxin irratitik kirol-berriak ekarri dizkigu, Ane Zabalak Eskirol lana egin du eta ikus-entzunezko beste proposamen […]
Kirol Eskirol
Umorea, zirtoa, informazio freskoa eta musika ona lagun, KIROL ESKIROL saioan ordubeteko gozamena izango dugu, ostegunero 19:00etan. Kirola oinarri hartuta, eta kolaboratzaile-sare handiaren bidez, kirol munduan gertatutako kontu preziatu-berezienak ekarriko ditugu astero, guretik eta gurean. Elkarrizketak, berbaldi libreak, tertuliak… Ibon Burgoa izango da soinu-ingeniari lanetan eta mikrofono aurrean, esatari, Erlantz Ibargurengoitia.
Besteren artean, Iker Gurrutxaga eta Jon Garate Aerobikeko Irakasleen KRONIKA, Bittor Beaskoetxearen SINADURA eta Maite Sarasola Isazelaiaren bertsoak izango dira presente eta… sorpresa gehiago!
KIROL ESKIROL; kirola erpin askotatik, Bilbo Hiria irratian
Kirol zein Eskirol izan, gaurkoan zuhaitz enborraen gaineko ibilaldi trebea egin dugu. Nasapuntakoan aritu gara, gantzez igurtzitako Kukaña jolasean. Kevinth Cardona ondarrutarrak ekarri digu joko-jolas tradizional zein mundutarraren berri, EHko txapeldun handi. Era berean, Eskirol mundua deskubritu dugu Ane Zabalaren ahotan; zinemaren kirola, kirolaren zinema. Gaurkoan zuri-belgtzezko klasikoa: The Hustler […]
Tiragomak, “tiratxinak”… Gaurkoan jaurtigaiak izango ditugu jomugan, eta ume-gaztaro mundua bisitatuko dugu; saiatuko gara farola eta bestelakoekin punteria astintzen. Pedro Irastortzak ekarriko digu tiragoma munduaren berri; Ane Zabalak Eskirol munduan gozatzeko gomendio-saiakera egingo; Bittor Beaskoetxeak piloten mundua aletuko eta… Maite Sarasolaren ahotan izango ditugu agurrak (hasi eta buka) Musika, berba.. […]
Oporretatik bueltan, prest dugu KIROL ESKIROL saikoaren lehenbiziko bala. Ur azpiko Hockey kirola aztertu dugu Gasteizko NEREIDA taldeko partaide den Pedro Argoterekin; apnea, kloroa, kirtendun makila eta… gol egitea helburu. Jon Lopezek Leioako Waterpolo taldearen 25. urteurrenaren harira HIRUKA aldizkarian egindako zutabea oparitu digu Prosa eta musika uztartuta, Maite Sarasolaren […]
Denboraldiko azken KIROL ESKIROL saioa zabaldu dugu Bilbo Hiria irratian. ARRAUNA hizpide, ARC1 ligako Bizkaiko 3 talde izan ditugu estudioan (Santurtziko Sotera taldeko ordezkaria ezin izan da etorri): Eritz Monasterio, Arkote Arrain Taldearen ordezkaria; Portugalete Arraun Taldeko Jarrillera ontziak Carlos Velasco izan du eledun eta…. Deustuko Arraun Taldeko Tomatera ontziaren […]
ROL munduan aritu gara azken balan, euskaratik eta euskaraz. ROLARIAK komunitatean diren harribitxiak astindu ditugu, eta Eneko Azedo eta Garazi Labaka ekarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren KIROL ESKIROL programaren zentralitatera. Besteren artean, “Adur, Euskal Erdi Aro Mitologikoa”n garatutako joko-jolasa eta… ROL jokoak eraikitzeko bidean mugarri izango den “SORMENAREN LIBURUA” izango […]
Kirol ala Eskirol? Errugbia hizpide, Plentziako Kakarraldo errugbi taldearen kontu ezkutuak atera ditugu azalera David Crestelo historialariarekin. Kakarraldo Errugbi taldearen historia eta istorio handiak kontagai dituen liburuaren aitzakian joan gara Plentziara eta Mungiatik Mater taldearen partaideek egindako “oparia” gozagai. https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240606_kirol_eskirol_errugbia.mp3 Deskargatu hemen.
Arte Martzialak izan ditugu aztergai KIROL ESKIROL saioan. Torrejon de Ardoz herrian asteburu honetan izango den Arte Martzialen Open Nazionalean (semi contact estiloan) parte hartuko duen Iñigo Tola elkarrizketatu dugu; Jon Garate eta Iker Gurrutxaga Aerobik irakasleen ekarpen fina; pilota finalaren atariko kronika Bittor Beaskoetxearen ahotan; Maite Sarasolaren errima-uriola; musika… […]
Kirol Eskirol saioan Dragon Boat munduan murgildu gara, Getxoko Dragon Boat taldearen bidez. Pala eta pala, minbiziari aurre egiteko bidean; beti aurrera! Natalia Varela Azpitarte izan da gonbidatu, eta zabaldu dizkigu minbiziaren ajean kirolak duen laguntza; buru-giharren indargune. Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, musika, Bittor Beaskoetxearen kronika, berba… On egin! […]
Kirol ala Eskirol izan, ondo etorri. Ordubeteko tartea duzu, auto elektrikoen burrunba ixilean. Mungia BHI eskolakoen proiektua ezagutuko dugu, Joseba Urazurrutiaren ahotan; ikasle-irakasle taldeek EUSKELEC txapelketa dute maiatza bukaeran. Eskolan diseinatutako eta eraikitako auto elektrikoarekin txapelketa handia jomuga! Maite Sarasola, Aerobik irakasleak, Bittor, musika ederra… On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240509_kirol_eskirol_motor_elektrikoa.mp3 Deskargatu hemen.
