Herri kirolen munduan murgildu gara, gaurko KIROL ESKIROL saioan. Arkaitz Lizarraldek,  ARKAIA SPEED AXE, aizkorak egiten dituen enpresaren berri ekarri digu. Joseba Etxebarriak, Gernikan sortu duten herri kirol eskolaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Harriari ere egin diogu tartetxo bat eta Udane Ostolazak harri-jasotzaileak kontu andana ekarri dizkigu. Sokatira Gaztedi taldearen […]

Beste KIROL ESKIROL saio bat dugu airean, Bilbo Hiria irratian. Gaurkoan Surf munduan aritu gara, olatuen aparretan, kresala lagun, hiruko santuarekin: SurfEROen arima-lapurtzaile Jon Aspuru argazkilaria ; Aritz Orio surf kanpinetako monitorea eta Enara Zabala gazte surflari handia. Iker Gurrutxaga Aerobik irakaslea (gaurkoan singularrean), Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik Oihana […]

Kirol Eskirol saioan Irlanda bisitatu dugu eta Futbol Gaelikoa ezagutu. Dónal 0’Brian Bilboko Futbol Gaeliko taldearen entrenatzailea elkarrizketatu dugu eta bere aginduetara daude jokalariak etorri zaizkigu kontu-kantari: Maiara Marth eta Mikel Estebanez. Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate), Vitor Beaskoetxearen kronika, Maite Sarasolaren bertsoak eta Euskal Herria Kirolak elkartearen […]

Irratiaren magian Harry Potter munduan murgildu gara eta Quidditch kirola ekarri dugu uhinetara (gaur egun, Quadball). Bizkaia Boggarts taldeko Ane Aranguren elkarrizketatu dugu eta Julen Bengoetxea saguaren zale arekin ere solasean aritu gara ( Biba Sodupe power!) Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga + Jon Garate) , Euska Herria Kirolak elkartearen eskutik […]

Gaurko KIROL ESKIROL saioan erraketa luzearekin ibiliko gara, bolanta sarearen beste aldera pasatu nahian. BADMINTON kirola aztertuko dugu, historia eta istorioak hedatu Iñigo Bengoa Getxo Badminton taldearen ordezkariarekin berbaldia egingo… Musika, prosa, Aerobikeko irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika, Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik Udane Ayestaran igerilarien marka handia […]

Aste honetako KIROL ESKIROL saioan, ESKALADA munduan murgildu gara. Paretan gora egin dugu Niko Cuenca eta Karlos Aretxabaleta lagunekin (ekonomia eta eskaladaren erromantizismoa) eta Alex Txikon + Ana Picallo bikoa ere ekarri dugu eskaladaren esperientziaz berbetan. Aerobik irakasleak, Itsaso Madariaga atleta gaztearen errekorra, Bittor eta musika ona lagun… On egin. […]

Errugbia eta arrauna elkartu ditugu, Plentzia eta Mungia, kostaldea eta barruko herria; Beteranoen liga eta Mater txapelketa. Emakumeen Errugbi taldea ekarri digute Oihane Casas eta Udane Madariagak, amak eta alabak zelaian, elkarrekin. Mungian emakumezkoen taldea indartsu den seinale, baina neska gehiago behar duten. Erduzie Mungiara! Kostako herrietan arrauna nagusi, eta […]