Arte Martzialak izan ditugu aztergai KIROL ESKIROL saioan.
Torrejon de Ardoz herrian asteburu honetan izango den Arte Martzialen Open Nazionalean (semi contact estiloan) parte hartuko duen Iñigo Tola elkarrizketatu dugu; Jon Garate eta Iker Gurrutxaga Aerobik irakasleen ekarpen fina; pilota finalaren atariko kronika Bittor Beaskoetxearen ahotan; Maite Sarasolaren errima-uriola; musika…
Euri honekin barraskiloak atera dira eta amonaren baratzeko uhazak izorratzen hasi dira. Ilargiri ere beste era baten eragozten diote barraskiloek… Jakin nahi duzue zein den bere arazoa eta zelan bilatu dioten konponbidea? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240530_gaurezdagoeskolarik_plistiplasta.mp3