Mendebaldeko gizarteetan ohituak gaude antibiotikoak hartzen, nonbait infekzioa daukagula jakin bezain laster. Denboraren poderioz eta erabiliaren erabiliz, ordea, bakterioek ikasi dute antibiotikoei aurre egiten eta maiz batere efekturik gabe uzten dituzte. Nola jokatu behar dugu halako kasuetan? Horiek eta bakterioen gaineko beste gauza asko galdetu dizkiogu Itziar Alkorta biokimikariari, arlo […]

Pelota partidaren aurretitxuko egun baten han batuko dira frontoian pelotariak, intendenteak, pelota aukeratzailea,… alde biek aukeratutako 100 bat alerekin. Egun horretan, prozedura jakin bati jarraituz pelotarik egokienak aukeratuko dituzte. Orduan partida hasita dago jada. Eta aurpegian irakurriahal zaie pelotariei norantza jo dezakeen. Hari horri helduta Pelota II dokumentala burutu dute […]

Napoka Iriak agur esango digute aurki beste proiektu batzuetan murgiltzeko, gaur ekarri nahi izan dugu euren musika aurrera duten bidean zorterik onena opatzeko aitzaki gisa. Honetaz gainera Zelanda Berritik datorkigun Aldous Harding-en barnerakoitasun eta intentsitatea disfrutatzeko aukera ere izango dugu, The Big Moon, Aquaserge eta beste hainbat musika proposamen artean. […]

1

Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da,  euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez,  gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta […]

Artxandako funikularraren historian murgildu gara gaurko saioan. Bilboko udalak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu larunbatetan, Miren da bisitak egiten dituena eta funikularraren historia ekarri digu. Lehen bidaia 1915eko urriaren 7an egin zuen. Orduan enpresa pribatu batek kudeatzen zuen zerbitzua. Enpresa honek 1933an porrot egitean, udalak hartu zuen funikularraren kudeaketa. Urteetako […]

Luistxo Fernandez dugu egungo literatua ale radiofonikoaren egilea, mundua bereganatzeko helburu xumea duen kazetari ohia. Euskaldunon Egunkarian sorreran eta hasierako urteetan bertan ibilitakoa, euskal teknofiliaren aitzindari, Interneti buruzko atala sortu zuen 1996an EGUNKARIAn, beste hedabide askok baino dexente lehenago. Aurki.com, Sustatu albistegia, Tagzania eta beste batzuk izan dira Luistxoren ekimenak. […]

Bilbo Hiria Irratira etorri da Iratxe Mugire barakaldar abeslari eta musikaria, La piel transparente (Autoprod,2016) azken lanaz berbetan. Gazterik hasi zen kantuan eta 2008an maketa kaleratu zuen, Innis fodhla izenekoa. Pedro de la Osa, Josu Korkostegi eta Xabi Fernandezekin batera burutu du La piel transparente. Arretaz entzuteko… https://bilbohiria.com/docs2/2017/artayorran/abyo%23267-iratxemugire.mp3 Deskargatu hemen.

Depresioa gaixotasun psikiatrikoa dugu, ezaugarri nagusitzat tristezia, adoregabezia edo erorialdi-egoera sakon iraunkorra duena. Pertsona batzuk bat-batean beren baitara biltzen dira eta ziplo mozten dituzte kanpoarekiko harremanak. Edozer dela-eta negar egiteko joera etengabea agertzen dute, eta bai etorkizuna modu pesimistan ikusteko eta beren burua gutxiestekoa ere. Adituek diotenaren arabera, depresioa urte […]