PIPERPOLIS: “Miss Karaoke” lanak umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen ditu

Miss Karaoke antzezlanaren inguruan berba egin dugu gaurko saioan. Oier Guillan eta Iñaki Ziarrusta batu zaizkigu saiora.  Metrokoadroka eta Pez Limbo konpainiek egin dute, elkarlanean antzezlana, eta Iñaki Ziarrusta, Unai Lopez de Armentia, Marina Suarez eta Javier Fernandez dira aktoreak. Umorea, absurdoa eta performancea tartekatzen ditu emanaldiak. Identitatea nortasunaz hausnartzen dute, hartu beharreko erabakiez. Guk aukeratzen dugu edo aukeratuak gara, guk sortzen dugu identitatea… Ideia horretan sakondu nahi izan dute antzezlanean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Nazioarteko Arkitektura Bienala Donostian “Mugak” izango ditu ardatz

az. Urr 18 , 2017
Azaroko bigarren asteburuan Arkitektura Bienala ospatuko da Donostian. Lehen aldiz arkitekturako bienal bat Euskal Herrian. Europan Veneziakoak ospe handia du. Gaurkoan bienalaren inguruko informazioa ekarri digu Ula Iruretagoiena arkitektoak. Mugak izango da bienalaren gaia,  hiritar eta arkitektoen arteko loturak landu nahi dituzte. Donostiako hainbat lekutan ekintzak egongo dira, baina duda […]

Honekin lotuak