Jabier Muguruzak Leiho bat zabalik lana aurkeztu digu. Zortzi kantu berri bildu ditu lan berrian, sormen prozesuan aldaketak egin ditu, horrek anbientazio berria ekarri dio lanari. Ander Mujikarekin lan egin du eta Berako Atala estudioan grabatu ditu kantuak. Ondoren Javi Vicente Carasueñoren estudioan egin ditu nahasketa. Kantuetako letrei dagokienez, ohiko kolaboratzaileengana jo du Jabierrek, eta Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñederra, Jose Luis Padron eta Harkaitz Canoren testuak erabili ditu. Horiez gain, aspaldiko bi kolaboratzaile Iban Zaldua eta Angel Erroren hitzak ere topatuko ditugu disko berrian. Iñigo Astizen poema bat ere erabili du, diskoari izenburua ematen dion Leiho bat zabalik kantuan hain zuzen ere.
Deskargatu hemen.