Artedrama taldearen Hozkailua antzezlana Bilbora iritsiko da Ostiralean. La Fundicion aretoan izango da ikusgai Ostirala, Larunbata eta Igandean. Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea […]

Jose Angel Irigaray  euskal kulturgintzaren transmisio gradu-ondoan izan da, medikua, idazlea eta poeta da. Kulturgintzan betidanik murgildua, hainbat ekimen eta elkarteren sustatzaile eta partaide izan da Ez Dok Amairu, Aranzadi, Nafarroako Ikastolak, Bilboko Kafe Antzokia, Oteiza Fundazioa… Sorkuntzari dagokionez, literatura da bere eremu nagusia: saiakera,narrazioa eta bereziki poesia. Transmisioaren garrantziaz […]

Azpiazu, Garay, Leicea, Lecuona, Mendive, Munguía, Ochoa eta Portuondo. Deitura sorta hori entzunda, gaurkoan Euskal Herriko musikari batzuez jardun nahi dugula lirudike, baina, deituraz gain, haien ponte izena ere esanez gero, gauzak berehalakoan argituko lirateke, musikari horiek Don Azpiazu, Sindo Garay, Calixto Leicea, Ernestina eta Ernesto Lecuona, Kiko Mendive, Juan […]

Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria izan da euskal kulturgintzaren transmisioa graduondoan. Duela 61 urte sortu zen Jakin aldizkaria, 1956an Arantzazun eginiko bilera batean sortu zen Jakin aldizkaria .Gaur egun auzi berdinak ditugu baina galderak aldatu dira. Begirada konplexua. Lehenengo Jakin aldizkariko editorialean argi utzi zuten euskara kultur hizkuntza bilakatu behar […]

Bilboko alkatea eta Sustapen ministroa hiriko etorkizuneko trenbide azpiegiturak bultzatzeko batzartu dira.  Zorrotza auzoa zeharkatzen duen FEVEren trenbidea lurperatzea eta Abiadura Handiko Trenaren lur azpiko iritsiera Abandoraino izan dute hizpide. Aurrerantzean, estudio horiek “bi aldeetatik aztertu behar dira, ADIF eta Bilboko Udalaren arteko konpromisoa gauzatu eta sinatu ahal izateko”, alkatearen […]

Aste honetan, Bilboko Manga Azokatik egindako saioan, Japoniar teknologiari berrikuspen bat ematen diogu eta etorkizuna aurreikusten saiatzen gara. Gure ohiko atal batzuk ere izango ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin jorratzen dituena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean228.mp3 Deskargatu hemen.

Bixente Martinezekin solastatu gara gaurko saio osoan bere ibilbide luze eta oparoa aztertzen. Lau hamarkadaz Bixenteren gitarrak -baita mandolinak eta bouzoukiak ere- entzun ahal izan ditugu hainbeste talde garrantzitsuren musikan: Oskorri, Izukaitz, berriz Oskorri urte luzez, Hiru Truku eta, azken boladan, Igelaren Banda, non gailurrera iritsi den inprobisazio musika eginez. […]

Izena duen orok izana duenez, garai batean, gure buruak kokatzeko, bazter, solo, menditto, haran, muino eta abaro orok zuen izena. Toponimo deskriptiboak dira gehienetan: iturrotz, fagoaga, soroluzea… Urteekin paisaia aldatu izanagatik ere mantentzen dira usu izen horiek, behiala izan zuten ezaugarria aspaldi desagertuta egonagatik ere. Gaizki erderatutako La Reineta, La […]