Azken hamarkadan argiaren prezioak gora egin du, ia %70 garestitu da faktura, kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketa baten arabera. 2006an, 336 kilowatteko kontsumoa eta 4,4ko potentzia kontratatuta zuen familia batek 47 euro ordaintzen zituen hilero; egun 80 euro inguru pagatuko ditu. Garestitzen jarraituko duela diote adituek. Argindarraren eguneroko salneurria bezperan ezartzen dute […]
Nabarmenduak
No Ireki Gaiola de hoxe atoparedes as habituais seccións de actualidade e axenda cultural, seguido dun Redeiras no que nos adentraremos na caza de bruxas da man de Maria Soliña, a entrevista á voz de Cintaadhesiva, Silvia Penas, e algunha outra sorpresa. Todo coa mellor música para quentármonos os corpos […]
Eredu ekonomikoaren inguruko hausnarketa ekarri digu Jon Bernat Zubiri ekonomialariak. Eredu ekonomikoa kapitalistak ez dio auzi ekologikoari erreparatu eta Euskal Herrian ere eredu ekonomikoak aldatu egin du. Azken hamar urteak hamarkada galdua dela esan dezakegu. 2007an hasitako krisiak langileen kontra egin du, atzera bueltarik ez duten aldaketak ekarri ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170119-hizpidea-jonbernatzubiri.mp3 […]
Zaragozako gorputegian daukate Jose Angel Serrano Benitez bilbotarraren hilotza, urriaren 14an Zuerako kartzelan hil zenetik. Salhaketa elkarteko Aitor Corres izan da gurean. Auzitegi autopsiaren txostena eskasa dela salatu dute, eta bigarren azterketa bat eskatu dute, baina konfiantzazko medikuak eginda. Serrano delitu txikiengatik sartu zuten preso eta hamazortzi urtetik gora zeraman […]
Beste urte batez milaka lagun bildu ziren joan den larunbatean Bilbon euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz. 349 euskal herritar dauzkate Espainiako eta Frantziako espetxeetan gatibu ETAk borroka armatua amaitu zuenetik bost urtera; ehunka iheslari eta deportatuk ere etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Kartzela oso gertutik bizi duten hainbat lagunekin mintzatu […]
Oraingo honetan Zientzialari saioan kostalderaino joango gara flyschak ondo ezagutzera. Kostaldean begi bistan azaltzen zaizkigun haitz geruza horietan Lurraren historiaz inon aurki daitekeen egutegirik zehatzenetako bat aurkitzen da eta Estibaliz Apellanizek flyschek barruan gordetzen dituzten sekretuak azalera ateratzen lagunduko digu (argazkia: Roberto Latxaga). https://bilbohiria.com/docs2/2016/zientzialari/161226_z39_flyschak_estibaliz_apellaniz.mp3 Deskargatu hemen. Estibaliz Apellaniz Ingunza geologian […]
2016a urte bereziki gogorra izan zen Europarako bidean dauden errefuxiatuentzako, asko bidean gelditu dira, beste askok ezin izan dute Greziako muga oraindik zeharkatu eta beste asko ere bide erdian daude. Egun hauetako hotzarekin, pertsona hauen egoera gero eta larriagoa da eta haietako askoren bizipenak gertutik jarraitzen dago Ane Irazabal kazetaria, […]
Rosaren Lagunak Euskal Herrian, Gite-Ipes eta Basakale elkarteak antolatu dute konferentzia eta “Ezker erresistentzietan feminismoari erresistentziak, zer egin?” izango da gaia. Berlinen 1996tik antolatzen dute ‘Rosa Luxemburg Konferentzia’. Aurten ere horrela egin dute egun hauetan. 1919ko urtarrilaren 15ean erail zituzten Rosa Luxemburg. Duela hiru urte ere Bilbon Rosa Luxenburgo konferentzia […]
80 urte bete berri dira Bilbon egun bakar batean egindako sarraskirik handiena gertatu zenetik. 1937ko urtarrilaren 4an herritarrek eta miliziarrek nahastean, preso eskuindarrak eraso zituzten Larrinagako espetxean, Galera etxean eta Angeles Custodios eta Karmeloko komentuetan. Berrogei urtez Francoren diktadurak 225 hildako haien gomuta jorratu zuen, faxisten bonbardaketek eta errepresioak inpunitate […]
Bilbo bertatik bertara bizitzeko asmoa dugu eta horregatik gaurkoan Zorrotza auzora egin dugu bisita. Bertan Zorrotza auzo elkarteko Carlos Rodriguezekin izan gara, auzoko azken arazoez mintzatu zaigu. FEVEren trenbideak pasonibel bi ditu Zorrotzan eta auzoko elkarteek hainbat hamarkada daramate pasonibel horiek kentzeko eskatzen. Hain zuzen ere, FEVEren trenak lurrazpitik pasa daitezen eta […]
