BBC Britainia Handiko telebista publikoan Skype bidez elkarrizketa egiten ari zen Robert Kelly, Zientzia Politikoetako irakaslea, Hego Korearen egoeran aditua. Kelly berbetan entzutean, elkarrizketaren gelako atea zabaldu eta aitarenera joan zen alaba. Kellyk eskuarekin atzera bultzatu zuen, begiratu barik. Alabaren atzean, bigarren umetxo bat ere gelara sartu zen. Azkenean, emakume asiar bat arineketan sartu zen eta umeak arrastaka gelatik kanpo eraman zituen. Kellyk ez zuen gertatutakoari buruz hitzik esan. Begiak itxi zituen, arnasa hartu eta elkarrizketarekin jarraitu zuen. Bideo arin batean zabaldu zen sare sozialetan eta albistegi askotan notizia bilakatu zen bideoa. Askok pentstau genuen emakumea neskamea zela eta horren ondoren etorri da polemika. Honen inguruan hausnartu dugu Maria Gonzalez Gorosarrirekin batera, “Neskametzat hartu izana, hortaz, larriagotzat jo dute hedabide ezkertiarrek, arrazakeria matxismoa baino kaltegarriagoa dela irudikatuz, edo, beste modu batera esanda, matxismoarena ez dela horrenbesterako ebatziz”.
Deskargatu hemen.
Bada, “gizon zuri = dirudun” aurreiritziak eta arrazakeria direlako. Komunikabideetan ematen den prekarizazioa, BBC barne, ezagutzen badugu. Gizon hau Britainia Handikoa da eta hango telebistarako kolaboratzaile dabil Hego Korean bizi da, eta beldur izan da ondoren BBCk bere kolaborazioak eskatzeari utziko ote zion. Bideoan elkarrizketa deseperatuki salbatu nahian ageri dena bere korear emaztea da eta hori neskametzat hartzea bestea bezain erratua da. Noski, BBCn zuzenean elkarrizketatzen ari dira, ezin duzu hortaz neutralki epaitu bere umeekiko “desapegoa”. Nahiko duin saiatu zen, flema britanikoarekin, seriotasunari eusten. Horrek umeen jarrerarekik duen kontrasteak egiten du barregarria. Berak ondo azaldu du bere blogean:
https://asiansecurityblog.wordpress.com/2017/03/15/kelly-family-press-release-on-the-bbc-dad-viral-video/