EUSKARA JENDEA: Lore jokoak

Euskal lore jokoak kontzeptuaren sorrera XIX. mendean dago, Anton Abadia euskaltzaleak sortu baitzituen, aintzinako Erromako lore jokoen eguneraketa gisa. Familia oneko gizon aberatsa eta ongile euskaltzalea izan zen bera, eta euskararen aldeko ekitaldiak antolatzearen ideia bururatu zitzaion. Bertso, dantza, pilota eta literatura sariketak antolatu zituen. Esparru publikoan eta batez ere akademikoan zokoratua zegoen herri kultura saritzeko eta duintasuna emateko antolatu zituen lehendabiziko lore-yokoak. Egun antolatzen diren euskararen eguna, astea, euskal jaiak, Loraldia eta antzeko ekimenen aurrekariak izan ziren Lore joko haiek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hizpidea: “Ez arrazismorik, ez bazterkeriarik” aldarrikatuko dute xenofobia eta arrazakeriaren aurkako egunean

al. Mar 20 , 2017
Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Sharperville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.”Europar Batasunak baditu tresna materialak eta teknikoak errefuxiatu gehiago eta baldintza hobeetan hartzeko, baina horretako […]

Honekin lotuak