Gaurko Soinugelari hasiera eman dion “Urrezko Katantua”, Leonard Cohenen “So long Marianne” izan da. Marianne Ihlen argazkilari norvegiarra, bidelagun eta inspirazio iturri ezezik, Cohenen bikotea izan zen. Haren heriotzak hedabideetan oihartzun handiegirik izan ez zuen arren, Lehonard Cohen baino hil gutxi batzuk aurretik zendu zen leuzemiak jota. Hunkigarria izan zen […]
Nabarmenduak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa emozioz beterik ari da jokatzen eta motorrak ondo berotuta azken txanpan sartuko da. Lehenengo final aurreko iritsi da. Bihar jokatuko da Markina –Xemeinen. Sei bertsolari arituko dira kantuan. Eneko Abasolo Abarkas, Jobe Uria, Joseba Barandiara, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Txaber Altube. Saio horri begira jarri gara […]
A ala B diskoa atera zutenetik lau urte pasa ostean, Willis Drummondek lan berria du Tabula rasa. Bi urteko geldiunearen ostean , Joseba B Lenoir taldekidea batu zaie, eta estreinakoz, ekoizle batekin aritu dira estudioan, Burke Reid , honek A ala B nahastu zuen. Disko hau garai berri baten emaitza […]
Argia astekariko edukiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Aste honetan Donal Trump agertzen zaigu azalean Aldaketaren tranpa irakur dezakegu lerroburu nagusian. Axier Lopez, Asier Blas eta Ignacio Ramoneten analisiak bildu dituzte. Antisorgailu hormonalek usten dituzte albo kalteen inguruko erreportajea ere irakurri ahal izango dugu Argian. Islandiara begira bertako konstituzio berria […]
Azken asteetan eskuineko alderdiek langileriari buruz hitz egiten hasi dira eta, adituek diotenez, Britainia Handian eta AEBetan, bi bozketa hauetan eragina izan dute. Egoera hau batzuk faxismoaren agerpenarekin alderatu dute. Horregatik historia ondo ezagutzea beharrezkoa da; historia ekonomikoa ere. Historia ekonomikoan begira jartzen bagara 1930eko depresio handian jarritako neurri batzuk […]
Gaurko solasaldian Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia, Koldo Bilbao EAJko kidea eta Amaia Arenal Udalberriko zinegotzia izan dira. Gaurkoan bi gai ekarri ditugu: espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak dakarren parte hartzea. Kaleko edanaren ondorioz sortutako eragozpenengatik jarritako isunek gora egin dute aurten eta, hau ikusita, Bilboko udalak […]
Gaurko saioan Ruper Ordorika izan da gurean. Gaur bertan aurkeztu duen Guria Ostatuan azken lanean bildutako kantuak entzun ditugu berarekin batera. 11 kantu berri bildu ditu lanean eta pozik agertu da eginiko lanarekin. Uztailean New Yorken grabatu zuen lana eta hango musikariekin aritu da berriro ere. Jamie Saft aritu da […]
Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea daramate ospakizunerako programazioa osatzen. Azaroan zehar hainbat ekimen egin dituzte, Irala100urte ekimenak bihar hitzaldia antolatu du, Victor Urrutia soziologoak auzoaren hastapenak aztertuko ditu, Iralaberriren eraketa hain zuzen. Gaurkoa Mikel Uriguen izan dugu bidelagun eta Iralak […]
Asteartean, Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren sorrera eta hasierako urteak nolakoak izan ziren kontatzen duen dokumentala aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Konpartsak antolaketaren erdigune diren egungo jai eredu herritar eta parte hartzailearen oinarriak ezarri ziren urte horietan, hainbat gazte irudimentsuren elkarlan eta ausardiari esker, eta hastapen horien kontaketa egiten digu, hainbat testigantza […]
Bilbo hiritartu honetan ere aurki daitezke euskal mitologiaren lorratzak. Lamiak, igeltxuak eta beste asko gurean ibili ei dira luzaroan. Eta, agian, oraindik ere badabiltza, Artxandatik behera lainoa zabaltzen denean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161103_Gomutan03.mp3 Deskargatu hemen.
