Arkitekturak piztu egiten du Ugaitz. Kafe Antzokian jarri ordurako gora begira, eraikina arretaz aztertzen. Baserriei buruz ikertzen urteak eman ditu. Danimarkan hasi zen jabetzen. Zer egin dezakegu ondareari eusteko gaurko erabilera kontuan hartuz eta modu jasangarrian? Sakon ikertu dute eta gai horiek kontuan hartuta baserriak berregokitzeko eredua osatu dute, teknika […]

Aste honetako saioan azken boladan Euskal Herriko agertu diren ahots eta lan inspiratuenak bilduko ditugu, Napoka Iria, Izaro eta Aguxtin Alkhaten eskutik, baina saio honetako ibilbidea ez da hemen amaitzen, oraindik ere entzun ahal izango dugu Childish Gambinoren soul dantzagarria eta Charles Bradleyren Motwon beltzena. On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170125musibla-003.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsolaritzaren esentzia, bertso-bazkari eta -afarietan omen. Eta ideia horri segika, barikuan, Plentziako Gaztetxean antolatutako bertso-afarira joan ginen, grabagailua martxan jarri eta botatako bertsoak lapurtu genituen. Fredi Paia eta Alaia Martinek girotutako saioan, librean aritu ziren bertsolariak kantuan, oso librean aritu ere! Afalosteko saioa ekarri dugu gaurko POTTO saiora; on egin […]

Gaurkoan  Joseba Tapia bera izan dugu bidelagun, egun musika irakasleek dituzten kezkez jabetuta idatzi du Larreko eskolatik. Trikitixarekin gozatzeko apunteak. Musikari zein musika irakasle gisa aritu den urteetan pilatutako esperientzia bildu du argitalpenean. Musika ez dago bakarrik musika eskolan, etxean dago, herrian, kalean… Bada bestelako eskolarik, eta horien inguruko hausnarketak […]

2008an utzi zion Joxe Elorrietak ELAko idazkari nagusi izateari eta neoliberalismoaren hegemonia eta Mendebaldeko sindikalismoaren krisia sakon aztertzeari ekin zion. Orain plaz aratu du  “Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas” liburua Icaria argitaletxearekin. Azken egunetan irakurri ditugu liburuan bildutako hausnarketak, atzo ELA sindikatu egoitzan Txiki Muñoz lagun […]

Larunbatean abiatu genuen  Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia. Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagunen hitzak jaso genuen. Saioa Otxarkoagako familia elkartearekin abiatu genuen, elkarteko lehendakaria gurekin izan baitzen. Pablo atzera begira jarri zitzaigun, 1968an kokatuta, familia elkartearen sorrera kontatu zigun, ondoren, gaur egun dituzten kezka, asmo eta lanak […]

Orain 80 urte, 1936ko gerran sartuta, Jaurlaritzak euskarazko lehen egunkaria martxan ipini zuen. Erredakzioa Bilbon zegoen eta, horregatik, 1937an faxistek Bilbo hartzean, Eguna desagertu zen. Guztira, sei hileko ibilaldia izan zuen. Gaurkoan Maria Gonzalez Gorosarri ehu.ko irakasleak Eguna egunkariak izan zuen ibilbide laburrean utzitako argazkia ekarri digu. 1937an plazaratu zen […]