Gaurkoan Maitane Jaio ekonomilariarekin norainoko kalte sozio-ekonomikoak biziko ditugun aztertu dugu. Kalte ekonomiko eta sozialak krisi sanitarioaren iraupenaren araberakoak izango dira. Zirugabetasun aroan sartu gara, aurreikuspen ugari daude. Valentziako zientzialariek koronabirusaren kutsatze egiaztatuen gailurra apirilaren 10 etik aurrera izango dela diote, baina gailur hori lehenago gertatuko delakoan dago. Dagoeneko badira […]
Nabarmenduak
Unibertsitatera sartzeko probak uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta ekain amaieran Nafarroan. Euskal Herriko Unibertsitateak uztailaren 6tik 8ra egingo du ohiko deialdia, eta uztailaren 20tik 22ra ezohikoa. Beraz unibertsitatera sartzeko frogak atzeratu egin dituzte Koronabirusaren krisiaren ondorioz. Konfinamenduan bizipenak jasotzen ari gara Bilbo Hiria irratian […]
Etxetik bada ere, gaurkoan Lander Arbelaitz kazetariarekin bat egin dugu. Asteroko kolaborazioan Argia astekariak emandako aldaketen berri ekarri digu. Azken orduotan atari digitalean argitaratutako artikulu interesgarriak ekarri dizkigu Arbelaitzek. Eritasun infekziosoetan erreferentzia errespetatua den Oriol Mitjà ikerlari ezagunak ohartarazi du Espainian dagoeneko 560.000 pertsona egon daitezkeela Covid-19 birusaz kutsatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200325_ArgiaLander.mp3 […]
POTTO saioan, konfinamenduak ere ez gaitu ixilduko eta, lizentziarekin zein lizentziarik gabe, isolamenduak agintzen duen garaiotan saio berezia prestatu dugu: BERTSO BERRIAK, COVID-19ARI JARRIAK Teknologia berriei esker, kilometroak laburtu eta bertso-jaialdi birtuala antolatu dugu: Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Maite Sarasola kantuan, Erlantz Ibargurengoitiaren “aginduetara”. Gozatu, guk saioa prestatzen bezainbeste […]
Laugarren diskoa grabatu barri etorri da lehenengoz Bilbo Hiria Irratira Berbaz, aspaldiko gonbidatua, orain bai. Toni Lodeirok eraginda, 2004 bueltan, lagun-talde xelebrea bilitzen ginen Mallonan astero futbitotarako. Zer dan bizitza, irratiko estudioan gaur batu garen hiru lagunak han be! Artekaleko Sanian (gai ekologikoak, zazpi kaleetako Artekalen) egiten du lan Borjak, […]
Azteazkenena Potto saio birtuala izango duzue entzungai. Teknologia berriei esker, kilometroak laburtu eta bertso-jaialdi birtuala antolatu dugu: Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Maite Sarasola kantuan, Erlantz Ibargurengoitiaren “aginduetara”. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/potto%20promo%200NA.mp3
Konfinatuta egon behar garen egun hauetarako aholkuak eman dizkigu On Ekin nutrizioko Andreak. Garrantzitsuena plangitza egitea litzateke, horregatik, askotan urtean zehar eta beste erritmo batean gabiltzanean ezin ditugun antolaketak egiten saiatuko gara. Errezata berriak probatu, errutinak markatu eta ordutegiak errepasatzea inportantea da. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Osasuna/200323_on%20ekin%20konfinamendua%20.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko lanaren ekonomia tartean Endika Alabort ekonomilariarekin egoera aztertu dugu. Espainiako Gobernuak 200.000 milioi euroko partida iragarri du Estatuko ekonomiari eusteko; besteak beste, diru sarrerak murriztu edo lanpostuak galdu dituzten familientzako, etxegabetzeak geldituz, ur, gas eta argi-hornidura bermatuz eta ikerketaren aldeko apustua eginez. Orain arte emandako lan eskubideen urraketak aztertu […]
Bilboko auzoaetan osasun krisiari aurre egiteko elkartasun sareak sortu dira. Uribarrin ere aurreko astean hasi ziren antolatzen eta 120 lagun koordinatu dira auzoakideak laguntzeko. Auzoa zonaldeka banatu dute, gertutasuna mantentze aldera eta konfiantza izateko. Kolaboratzaile guztiak identifikatuta joango dira. Osasun protakoloa sortu dute ere. Hona hemen Garazik eman dizkigun azalpenak. […]
Martxoan, Bilbon, BERTSOERRONDA ekimenak agintzen du. Martxoko martitzen guztietan hitzordua dugu Bilboko Erronda kaleko tabernetan, eta gaurko POTTOn aurreneko bi martitzenak aletu ditugu. Martxoaren 3an Adaxkan eta martxoaren 10ean Errondabiden izan ziren aurtengo lehenengo bi saioak, eta horietan, 7katu gaztetxean jokatuko den finalerako txartela lortu dute jada 5 bertsolarik: Adaxkan, […]
