‘Café bar Bilbao’ XVIII. Teatro Laburreko sariak eskuratu dituzte Asier Hernandez eta David Manganak

Aurtengo lehiaketan guztira 19 gidoi aurkeztu dira, hauetatik 7 euskaraz eta beste 12 gazteleraz.

Euskarazko gidoi saritua Asier Hernandez aktore eta testugileak idatzitako ‘Kill, Kerra eta Karma’ izan da. Lehendik ere ‘Café bar Bilbao’ sari bat eskuratu zuen gaztelerazko testu batekin. Oraingoan, 2013an idazten hasi zen testuari berriro ekin eta lehiaketan parte hartu du, urte luzez ezer idatzi gabe egon ostean. Hernandezek adierazi duenez, hainbat gai jorratzen dituen testua da.

Gaztelerazko gidoi saritua, aldiz, David Mangana kazetariaren ‘El Muffin de Proust’ izan da. Ez da Manganak lehiaketa honetan parte hartzen duen lehen aldia, eta oso pozik agertu da aurtengoan saria eskuratu duelako. Kutsu suarrealista duen gidoia idatzi duela azaldu du kazetari arabarrak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sinusitisaren inguruko xehetasunak Oier Gorosabel fisioterapeutarekin

az. Urt 20 , 2021
Gaurkoan sinusitazaren gaitza izan dugu mintzagai oier Gorosabelekin, betiko legez terapia fisikoaren ikuspegitik. Aurretik sinuei buruzko azalpenak eman dizkigu, sinuak, aurpegiko parte badira ere, nahikoa ezezagunak baitira. Sinuetan ez delako inolako prozesu fisiologiko ezagunik ematen; haien funtzioa estrukturala da batez ere. Sinua hezurraren egitura antolatzean gertatzen den berezitasuna da, zer […]

Honekin lotuak