Gaur BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141125solasasteirune.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Inoiz baino lehenago hasi dira agertzen, zer edozeren seinale izango da. Josu Larrinagak batzuk komentatu ditu: Nafarroan “Navarrometroa”k bazterrak nahastu ditu; Gipuzkoan eta Bizkaian ere agertu dira, beharbada orekatuagoak. Espainiar estatuan, “Podemos”-en agerpen indartsua behin eta berriro errepikatzen digute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141124solaslarrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Atzo hasita, Hasierako ekitaldiarekin, filmak bihartik ostirala bitartean izango dira Lekeitioko Ikusgarri aretoan. Euskaraz egiten den Zinemaldi honetan 48 pelikula izango dira ikusgai, Joseba Zuberogoitiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141124solasjosezuberogoitia.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean egin zuten, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunaren harian: Barakaldon hasi eta Sestaon bukatu zuten, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141124solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Gaur AEKko Helios del Santo komunikazio arduradunaren txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141124solashelios.mp3 Deskargatu hemen
Gaur karramarroiren falta sentitu dugu,non ote dago karramarroi??Jakin nahi baduzue etorri gurekin “gaur ez dago eskolari entzutera eta ondo pasatzera https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/141122gaurezdagoeskolarikkarramarroi.mp3 Deskargatu hemen
Ohiko taldea elkartu gara zuon plazer egiteko: Agus,Agur,Iosu, Apo eta Mieltxo. Leniz-Gatzaga inguruan txangoa, untxia barazkiekin nola prestatu,”Lurra” taldekideen doinuak, Getxoko komiki azoka edota Elorrioko Jazz-blues jardunaldiak… Guzti horiei buruzko informazio zure esku. Ez dago ez aitzakiarik asteburuaz ez gozatzeko! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141121zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Urteak daramatzate lanean igandean egingo dutena lortzeko: herri-galdeketa Desanexioari buruz, Galdakaotik aldentzeko hain zuzen. Monika Mena Usansolo Herria Plataformako kideak azken momentuko xehetasunak ere kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141121solasminika.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean Inazio Hartsuaga. Asteko gaia igandeko Herri-galdeketa Usansolon da, eta Erdiko Kaieran Patxi Zubizarreta idazlea dugu. Marcos Aresta arkitektoari ere elkarrizketa egin diote, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Naparra”-ren desagerpena komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/14112solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Gaur ezagutuko da “Navarrometroa”, Nafarroako Gobernuak egindako Inkesta; honi lotuta, Mikel Bujandak giro politikoa aipatu du, batez ere UPNren inguruan. Horietaz gain, Ebola eta emakume nafarra, Egueseko ustelkeria, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141121solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen
