Bilboko Udalak, gobernuak esan beharko, denbora laburrean bi aldiz galdu du Epaitegietan: orain, Gurtza zentroen inguruan. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak 7 Kaleetako Afters-en afera, Udaleko “Auzo bihotzak” egitasmoa, eta Santi Brouard Udaletxean omendua izan dela kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141127solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Jana: “Orube Abandonatuak” Garazi Kamio Edana: “Escoria” RIP + “What She Wrote” Terry Lee Hale + (Say Yes Dog “A Friend” + Pendentif “Embrasse Moi” + Bakelite “Merkatura” + We Were Evergreen “Daughters” -BILBOLOOP-) + “Zorte ona opa dizut” Anai Arrebak + “Zoroetxeko harresia” Gose + “Sardos K (Makala Remix)” […]
Ostegun, ostiral eta datorren astelehenean egingo dituzte, Zenbat Gara elkarteak antolatuta. Kasu hauetan Getxoko Aixerrota ea Solokoetxeko Karmelo Institutoetako ikasleak etorriko dira Aresti, Atxaga, Kirikiño edo Sonia Gonzalez idazleei lotutako 2 ibilbide egitera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141126solasiraiabiteri.mp3 Deskargatu hemen
Kubako Viñales herritik dator Ventana al valle egitasmoa. Egitasmo komunitarioa da, kasu honetan bertako kultura adierazpide jatorrak babesteko: dantza kubatarrak, ahozko literatura, son musika, repentismoa… Ostatatzea ere badute martxan, proiektua finantziatzeko eta bidaiariak bertan hartuz bestelako turismo mota bat garatzeko. Martxan daude kultura ekimenak eta eraikitzen ari da kulturgunea bertan. […]
Hogeita bi urte pasa ondoren leku hori zaharberritzeko egitasmo berria aurkeztu dute. Anakoz Amenabarrek Airako Koadrillan izandako Zabor Organikoaren bilketaren emaitzak ere komentatu ditu. Bukatzeko “Cortada” film laburren Jaialdia, eta Alea aldizkariaren aurkezpena. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141126solasanakotz.mp3 Deskargatu hemen
Xume hasi nahi duela esan digu Jon Iñaki Artetxek, baina nahiko indartsu egingo du: Erakusketa, Komiki Lehiaketa, Hitzaldiak, Azoka, Proeikzioak.. Begoñako udaltegian eta Santutxuko bi tabernatan ostegunetik larunbata bitartean. “Parrapean” du izena. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141126solasjoninakiartetxe.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141126solasjosumuniozguren.mp3 Deskargatu hemen
Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna heldu da. Gaur ere adierazpenak, argazkiak eta holakoak egingo dituzte politikariek eta enparauek: Bilgune Feministako Saio Iraolak sakon aztertu du gaia, arazo larri hori errotik bideratzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141125solasaioairaola.mp3 Deskargatu hemen
Iaz jarri zuten abian gazte batzuek, Zeberioko Udalak alokatutako lurretan. Egun, ortuariak ekoizteaz gain, Transformazio gunea ere martxan dute. Gainera, Iñigo Gallastegik kontatu digunez, beste ekoizle batzuekin kontaktuan daude, produktu agroekologikoak eskaintzeko. Informazio gehiago basortu.yolasite.com atarian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141125solasinigogallastegi.mp3 Deskargatu hemen
Baztanen, Bertizaranan eta Malerrekan ibili ondoren, Iruñerrian hasiko dira frogak egiten abenduan. Joseba Igarobidek eremu horretan lizentzia eskuratzearen garrantzia azpimarratzeaz gain, dirua behar dutela esan digu: crownfunding kanpaina ari dira egiten, karena.eu atarian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141125solasjosebaigarobide.mp3 Deskargatu hemen
