Egunotan Fermin Muguruzak aurkeztu duen Black is Beltza nobela grafikoa eta erakusketa aitzaki hartuta, Pedro Elias Igartuak eta Jabi Zabalak 60ko hamarkadan AEBetan izan zen eskubide zibilengatiko borrokari soinu banda beltza ezarri diote: Aretha Franklin, JB Lenoir, James Brown, Marvin Gaye, Otis Redding, Sam Cooke… Ondoren, liburuan aipatzen diren eta […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
bertsoz bertso, XiLaBa-z ! Hori da entzule Erlantzek, Iosuk eta Apolok aste honetako saioan eskaintzen digutena: larunabatean Lauga salan bizi izandako finaleko alerik gogoangarrienetarikoak. Bizkaiko txapelketari buruzko berriak ere entzungai. Goza dezagun gure sortzaileekin! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141119potto.mp3 Deskargatu hemen
Asko ez dira hemen sortzen direnak, Europarekin alderatuz gero, eta krisiak sakondu egin du arazoa. Imanol Esnaolaren ustez euskal hiritarrak asmatzaile makalak gara baina kopiatzaile onak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141120solasismaelesnaola.mp3 Deskargatu hemen
Alvaro Hilariok Zinebirekin hasi du gaurko kronika, gero Bidebarrietan eta Arriagan gaur zer dagoen kontatzeko. Gaur ere, Portugaleten, Basaurin, Gernikan, Elorrion eta Santurtzin zer ikusirik badagoela esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141120solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Gaur hain zuzen, hilaren 20an: gai honekin hasi da Aiztiber Ibaibarriaga. Gero, Udaleko Aurrekontuak, S. Tomas aurreratua, Areso alkatea Israelen, eta Metropoli Fundazioa komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141120solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141120solasane.mp3 Deskargatu hemen
Ihes egin nahi izaten diogu gaiari askotan. baina ihes egin ezineko gaia da. Heriotza, dolua, sentipenak zelan bideratu, zelan adierazi,… Susmoa, ez duela horren zaila izan behar. Betidanik egin izan dugu gizakiok,… Baina heldu egin behar zaio eta egungo bizimodu atomizatuak zaildu egiten du kontua. Onarpena, sentipenak adierazi eta landu, […]
Azken egunotan izandakoari errepasoa eginez hasi du Mikel Urbeltzek. Gero, gaurko Zine txokoa eta Lagun artean Kantari, biharko Euskadi Literatura Sariak, asteburuko Bilboloopen kontzertuak, edo igandeko Gjudarena komentatu ditu. Bukatzeko, datorren astean Udagoieneko Ostera, Still Little Fingers eta gehiago. Deskargatu hemen
Gaur, goizez zein arratsaldez, Zine Txokoa izango dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek, Aizpea Goenagaren “Sukalde kontuak” filmarekin. Iraia Biterik Zine Txokoa zer den, orain arte programatutako pelikulak, gaurkoa etab. kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141119solasiraiabiteri.mp3 Deskargatu hemen
Trebiñu Arabara batzearen aurka egin du Espainiako Kongresuak, PP eta PSOEren botoekin. Horrez gain, Anakoz Amenaberrek Gasteizko Harresiaren Plataformaren ekimen berriak, Okondoko Mendi eta Natura Jardunaldiak, eta A-25aren inguruko hitzaldi batzuk Gasteizen eta Artziniegan komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141119solasanakotzamenabar.mp3 Deskargatu hemen
