Udari dagokiona eta azalean Jagoba Arrasate Errealeko entrenatzailea. Arin-arin atalean Shakti Olaizola bihurrikaria, eta Erreportaje gisa Udalekuak jorratu dituzte. Bukatzeko, Eñaut Mitxelenak “Euskal Herritik mundu zabalera bidaiari” (Kuba, Saharako basamortua, Korsika eta Nepal) komentatu du. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140707enautmitxelena.mp3 DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Aste honi dagokiona eta azalean “Egun bat Pat Ricerekin Belfasten”. Pertsonaia Sarah Jane Turtle da, eta Erdiko Kaieran Durangoko Azoka eta finantzaketak. Termometroan beste bi artikulu: Hizkuntzak aztergai, eta Ignacio Ramoneti egindako elkarrizketa. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Glasgoweko txiroak izan ditu mintzagai. ENTZUN: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140704unaibrea.mp3 DESKARGATU HEMEN
Azken egunotan Amasa- Villabonan egiten ari direnak, Mintzola elkarteak antolatuta Ahozkotasunaren transmisioa lantzeko. Jabi Lauzurikak atzoko eta gaurko egunak eman dituztenak kontatu dizkigu. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140704apolo.mp3″ DESKARGATU HEMEN
Eta horiekin batera ikasturte politikoaren azkenak. Sanferminen inguruan, Mikel Bujandak arau berriak, sexu-erasoen aurkako kanpaina, eta Euskalerria Irratiko programazio berezia komentatu ditu. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140704mikel%20bujanda.mp3 DESKARGATU HEMEN
BADOK.INFO.Saio berezia gaurkoa Jon Eskisabel kazetariarekin; Badok.info ataria berrikuntzaz beteta dator eta gaur eguneko beharrizanetara egokitze prozesuan. Euskal musika jarraitzen duzuenontzat ( ez duzuenontzat ere bai) ezinbesteko tresna. Hasi saltseatzen! Altxa bolumena! Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/artayorran140703jonezkizabel.mp3 DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Fame estudioan 1966 eta 67an grabatutako hainbat kanta jarri dizkigu. Horrekin batera, Aretha Franklin edo Irma Thomasen soul kantak ere entzun ditugu. Eta bigarrenean, Maliko Toumani Diabateren eta bere seme Sidikiren CD berria entzun dugu. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela140703toumani.mp3 DESKARGATU HEMEN
Zinemak zerbaiterako balio izan badu, etorkizuna irudikatzeko izan da. Segundoan hogeita lau aldiz oroitzen dugun aurreko argazkiaren sentsazioari mugimendu deritzogun bezala, datorrenari, etorkizun dagoena irudikatzeari, deitzen diogu patu, fede, profezia. Distopikoa, katastrofikoa, klaustrofobikoa, iluna, argia, ordenatua, kaos hutsa… zinemaren pantailak behin eta berriro eraman gaitu giza espeziearen geroaldietara. Asmamenez betetako […]
Aste honetan Eibarren emandako ikastaroa dugu hori. Formakuntza politikak, herrigintzari dagokionez, hainbat hutsune dituela ohartarazita, Joxemi Zumalabe Fundazioa martxan jarri da egoera bideratzeko, Unai Txurrukak kontatu digunez. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140703unaitxurruka.mp3 DESKARGATU HEMEN
Gaur, Luis Guridik hiru gai aztertu ditu: Fagor-en faktoria batzuk erosteko dauden eskaintzak alde batetik. Bestetik, EPSVak edo Pentsio-funtsak eta Madrilgo gobernuak erabakitakoa. Eta bukatzeko, Langabeziaren datuak: behera egin du, baina oso enplegu gutxi (eta kaskarra) sortu da. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140703luisguridi.mp3 DESKARGATU HEMEN
Amasa- Villabonako Mintzola elkartean egiten ari direnak, ahozkotasunaren eta ahozko generoen Transmisioari buruzkoak. Lankidea dugun Jabi Lauzurikak Jardunaldien xehetasunak azaldu dizkigu. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140703apolo.mp3 DESKARGATU HEMEN
